Enrike Zubiri

Enrike Zubiri Gortari, Manezaundi ezizenez, (Luzaide, Nafarroa, 1868ko abuztuaren 31 Iruñea, Nafarroa, 1943ko abenduaren 20a) euskal idazle eta margolari nafarra izan zen.

Enrike Zubiri
Bizitza
JaiotzaLuzaide, 1868ko abuztuaren 31
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1943ko abenduaren 20a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaIruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta margolaria
Enplegatzailea(k)Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Izengoitia(k)Manezaundi

Literaturaren Zubitegia: 378

Biografia

Donibane Garazin egin zituen lehen ikasketak, eta gero Parisa joan zen margolaritza ikastera. Margolan asko egin zuen, eta haietako batzuk Nafarroako jauregian. Paristik Euskal Herriratu eta Iruñean hartu zuen bizilekua. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen Eskualduna eta La Voz de Navarra agerkarietan. Denetarik idatzi zuen, artikuluak, biografia laburrak, ipuinak, etab. 1958an, Aingeru Irigaraik Manezaundiren hogeita bederatzi artikulu bildu eta Prosistas Navarros contemporaneos en lengua vasca XX. mendeko Nafarroako euskal idazlariak izenburupean argitaratu zituen. 1990ean, Rosa Miren Pagolak haren Artikulu bilduma argitaratu zuen.

Xabier Zubiri filosofoaren osaba propioa zen, honen anairik gazteenaren semea baitzen.[1]

Lanak

Bilduma

  • Artikulu bilduma (1990, Labayru)

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Nafarroako idazleak

Kanpo estekak

  1. http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/31%20MANEZAUNDI.pdf 4. orrian
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.