Enrike Solinís
Enrike Solinís Azpiazu (Bilbo, Bizkaia, 1974) gitarra eta antzinako soka instrumentuen musikaria da.
Enrike Solinís | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola Superior de Música de Catalunya |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | tiorba Lauta gitarra |
![]() ![]() |
Bilboko JC Arriaga kontserbatorioan ikasi zuen gitarra eta antzinako musika, eta Catalunyako Escola Superior de Musica-n, goi mailako ikasketak.
Enrike Solinís bilbotarra kultura ezberdinetako musikek erakartzen dute, eta musikari bakarlari eta kontinuista aritu da hainbat talde eta zuzendari garrantzitsurekin: Jordi Savallek zuzenduriko Hesperion XXI, Le Concert des Nations eta La Capella Reial de Catalunya taldeetan; René Jacobsek zuzenduriko Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik taldeetan; Emmanuelle Haimek zuzenduriko Le Concert D'astrée emanaldian; eta beste hainbatetan. Nazioarteko zenbait gitarra lehiaketatan saritua izan da, hala nola Comillas-eko Nazioarteko Lehiaketan, Ataulfo Argenta Nazioarteko Lehiaketan, eta Andrés Segovia Lehiaketan, eta abar. Kontzertuak eman ohi ditu mundu osoko jaialdietan eta Europako eta Amerikako areto garrantzitsuenetan: New Yorkeko Carnegie Hallen, Berlingo Konzerthausen, Parisko Champs Elysées aretoan, Mexikoko Culiacán Internacional Festivalen, Londresko Barbican Centerren, Mexiko Hiriko Nezahualcoyotl aretoan, La Habanako Leo Brouwer jaialdian…
Enrike Euskal Barrokensemble-ren sortzaile eta zuzendaria de 2006tik, zeinarekin bere ideia eta ibilbide propioa lantzen dituen.
Diskografia
Enrike Solinís eta Euskal Barrokensemble
- Colores del Sur, basque dances for guitar (2013, Glossa)
- Euskel Antiqva, Legacy of the land of Basque (2015, Alia Vox)
- El Amor Brujo, Esencias De La Musica De Manuel De Falla (2016, Alia Vox)
- Juan Sebastian Elkano, basque dances for guitar (2018, Alia Vox)
- Omnia Vincit Amore (2020, Universal)