Enrike Orueta

Enrike Orueta Anza (Bilbo, 1887ko abenduaren 30a - Argentina, 1944ko maiatzaren 21a) bizkaitar abertzalea izan zen. Arana Goiri anaiek sortutako alderdiko kide egin zen gazte zela eta Bilboko Juventud Vasca edo Euzko Gaztedi erakundearen sortzaileetako bat izan zen 1912. urtean. Aberritarren eta Comunión Nacionalista Vasca taldeen bereizketa gertatu zenean, lehen taldean geratu zen Orueta. Pizkundia eta Oldargi antzeztaldeak sortu zituen Bilbon eta Oruetak berak idatziriko obrak antzeztu zituzten: Aquel Bilbao de nuestros padres, Herreros de Otxandiano eta San Roque de Vizcaya. Primo de Riveraren diktadura amaitutakoan alderdiaren batasunerako ekimenetan parte hartu zuen eta 1930. urtean alderdi batuaren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten. Gerra Zibila bukatu zenean Frantziara erbesteratu zen lehenik eta Argentinara ondoren. Argentinako Acción Vasca erakundeko lehendakari izendatu zuten 1943. urtean.

Enrike Orueta
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1887ko abenduaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArgentina, 1944ko maiatzaren 21a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.