Enrike Galartza
Enrike Galartza Etaio, pilota arloan Galartza V.a deituraz ezaguna (Baraibar, Nafarroa Garaia, 1976ko maiatzaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,84 metro luze da, eta 84 kg pisatzen zuen profesionala zenean. Estreinako partida 1998ko martxoaren 22an jokatu zuen, Lekunberriko (Nafarroa Garaia) pilotalekuan, eta 2010ean erretiratu zen profesionaletatik. Lortutako garaipen nabarmenena 2004ko bigarren mailako buruz buruko txapela du. Dohain handiko jokalaria, teknika bikainekoa, ez zuen beregandik espero zena eman, eta lehen mailako txapelketa nagusietan ez zuen lorpen aipagarririk egin.[1]
Enrike Galartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baraibar, 1976ko maiatzaren 15a (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Kirol lorpenak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2004 | Galartza V.a | Berraondo | 22-12 | Labrit |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Cuatro bajas en el cuadro: Asegarce da la baja a Agirre y Aspe a Lasa III, Del Rey y, los próximos días, a Galarza V, además de fichar a Larrinaga», Diario de Navarra, 2010-01-05.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.