Enrico Bombieri
Enrico Bombieri (Milan, 1940ko azaroaren 26a) italiar matematikaria da. Milanen ikasi zuen, G. Riccirekin batera; gero, Cambridgeko Trinity Collegera joan zen, eta han H. Davenportekin lan egin zuen. 1974ko Vancouverreko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Fields domina jaso zuen. Hauek dira Bombierik landu dituen arlo garrantzitsuenak: zenbaki lehenen teoria, funtzio balio-bakarrak eta Bieberbachen aierua, aldagai anitzeko funtzio konplexuen teoria, ekuazio partzial diferentzialen teoria eta gainazal minimalak. Fields domina lan horiengatik eta batez ere Sergei Bernsteinen dimentsio handiagoetako problema lantzeagatik jaso zuen. 1966ean, katedra bat eman zioten Pisako Unibertsitatean; han, De Giorgi eta haren geometria landu zituen bereziki.1980an, Balzan saria eman zioten. Frantziako Zientzien Akademiako kide ere aukeratu zuten, eta gaur egun Estatu Batuetan dihardu, Princetongo Institute for Advanced Study ospetsuan.
Enrico Bombieri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1940ko azaroaren 26a (83 urte) |
Herrialdea | Italiako Erresuma 1946ko ekainaren 18a) Ameriketako Estatu Batuak Italia (1946ko ekainaren 19a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milango Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Giovanni Ricci (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Fabrizio Catanese (en) Carlo Viola (en) Umberto Zannier (en) Roberto Dvornicich (en) Alberto Perelli (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Pisa |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua Pisako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Linzeen Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Academia Europaea (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Suediako Zientzien Errege Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.