Enrico Berlinguer
Enrico Berlinguer (Sassari, Sardinia, Italia, 1922ko maiatzaren 25a - Padua, Italia, 1984ko ekainaren 11) politikari italiarra izan zen.
Biografia
Italiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia (1972-1984) izan zen. Konpromiso historikoa (estatua babesteko konpromisoa, gainerako alderdi politikoekin, demokrazia kristauarekin bereziki), eta eurokomunismoaren aldeko estrategia (estrategia komunista demokrazia burgesaren oinarriak onartuz) bultzatu zituen, Moskuren aldeko ortodoxiatik aldenduz.
Berlinguer buru zela PCI edo Italiako Alderdi Komunistak inoiz baino boto gehiago izan bazuen ere, ez ziren Italiako gobernua eskuratzera sekula iritsi.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrico Berlinguer |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.