Enontekiöko eliza
Eanodateko edo Enontekiöko eliza (finlandieraz: Enontekiön kirkko; ipar samieraz, Eanodaga girku) Hetta herrian dagoen Enontekiö udalerriko eliza nagusia da. 1951 eta 1952. urteen bitartean eraikia izan zen eta, guztira, 350 eserleku ditu. Gainera, Tunturi Lappiko eliza berezienetako bat da bertako arkitektura bitxiari esker, eta XXI. mende hasieran burutu ziren eraberritze lanek eraikina erabat gaztetu dute. 2008. urtetik elizako bikarioa Asko Muraja da.
Enontekiöko eliza | |
---|---|
Enontekiön kirkko Eanodaga girku | |
[[]] | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Koordenatuak | 68°23′04″N 23°37′56″E |
![]() | |
Altitudea | 302 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1952 |
Jabea | Enontekiö Parish (en) ![]() |
Erlijioa | Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa |
Elizbarrutia | Ouluko diozesia |
Edukiera | 350 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Veikko Larkas (en) ![]() |
Kontaktua | |
Helbidea | Ounastie 112, 99400 Enontekiö |
Webgune ofiziala | |
Udalerriko eliza garrantzitsuena eta lehena Markkinakoa izan zen. 1661. urtean eraiki zenean, eskualdeko eraikin nagusiena bihurtu zen eta samien kristautzean zeresa handia izan zuen. Herriaren izenak berak adierazten digun moduan, Markkina samien merkatal herri esanguratsua zen eta antzinako bideen arteko lotura-puntua zenez, oso azkar hazi zen. Dena den, hazkunde guzti hau Finlandia Errusiar Inperioak menperatu zuenean amaitu zen. Suediako bideak itxirik, Markkina leku helezina bihurtu zen eta herritarrek eliza bera ere lekuz aldatzea erabaki zuten. Palojoensuun hiru urtez izan ondoren, eliza behin betiko gaur egun Enontekiöko hiri nagusia den Hetta herrian finkatu zen 1865ean.
Gaur egungo eliza, 1952an amaitua, 1944an alemaniarrek Laponiako Gerran suntsitu zuten elizaren gainean dago eraikia. Eliza hau AEBetako luteranoen diru-laguntzari esker eraiki zuten herritarrek eta Veikko Larkaksen arkitekto entzutetsuak bideratu zuen lana. Betoizko eta harrizko eraikinak 5x7 m-ko tamaina du, Eskandinavia iparraldeko eraikuntza ohituran asko erabiltzen dena, eta hiru ganbera daude. Bestalde, teilatua teila kolorekoa da, oso kolore ezohikoa dena Finlandiako elizetan, eta eraikin nagusitik 10 bat metrora, aldiz, ezkila-dorre bat dago, 30 m-ko altuera duena. Dorrearen puntan gurutze txiki bat dago [1].
Erretaula ikusgarria da elizako objekturik preziatuena. Hain zuzen ere, oholtza edo erretaula Uuno Eskolaren lana da eta "Kristo zerurantz doa" du izena. Mosaiko itxurako artelan honetan, kristo azaltzen da samien eta Tunturi Lappiko mendien gainetik zerura bidean. Zurezko pulpituak ere, begi asko erakartzen dituen lana da, Mikko Hovi artistarena, eta azkenik, Alemaniako Errepublika Federalaren ordaina izan zen organoa aipatu behar dugu, 1958koa [2][3].
Erreferentziak
- Enontekiön kirkko Historia. 2011.07.20
- Enontekiön kirkko 2011.07.20
- Seurakunnan tapahtumia 2011.07.20
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Enontekiön Kirkko (Finlandieraz)