Enio

Greziar mitologian, Enio (antzinako grezieraz Ένυώ Enyố, "izua") "Hiri Suntsitzaile" homeroar epitetoagatik ezagutu zen antzinako jainkosa bat zen. Sarri, odolez estalirik eta gerra armak eramanez irudikatzen zen. Sarri, Fobos eta Deimosekin irudikatzen zen, Aresen laguntzaile bezala, gerraren jainko nagusia, eta bere ama zein arreba zela esaten da.

Enio
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaOlympus (en) Itzuli eta Olinpo
IkonografiaKaskoa eta Lastargia
BaliokideakBelona, Ma (en) Itzuli eta Mórrígan
Domeinuagerra, suntsiketa eta conquest (en) Itzuli
Familia
AitaZeus
AmaHera
Bikotekidea(k)Ares
Seme-alabakEnyalius (en) Itzuli, Eros, Anteros, Fobos, Deimos, Phlegyas (en) Itzuli, Harmonia, Thrax (en) Itzuli, Oenomaus (en) Itzuli eta Adrestia (en) Itzuli
Anai-arrebakPolemos (en) Itzuli

Tebasen eta Orkomenon, Όμολώϊα izeneko jaialdi bat ospatzen zen, Zeus, Demeter, Atenea eta Enioren omenez, eta, esaten zenez, Zeusek, homoloios epitetoa, Homoloisengandik jaso zuen, Enioren apaiz andere bat. Enioren estatua bat, Praxitelesen semeek egina, Atenaseko Aresen tenpluan altxatzen zen. Hesiodok, bere Teogonian aipatzen zituen Graien artean, Enio zegoen.

Erromatar mitologiako bere baliokidea, Belona zen.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.