Engranaje zuzen
Engranaje zuzena merkatuan erabilienetakoa da, engranaje mota sinpleena eta merkeenetakoa delako. Bere ezaugarri nagusiak hortzak zuzenak izatea eta haien ardatzak paraleloak izatea da. Makina askotan aurki ditzakegu, hala nola erloju mekanikoetan, jostailuetan, garbigailuetan eta irabiagailuetan. Engranaje bat biraketa-mugimendua transmititzeko eta eraldatzeko erabiltzen den mekanismoa da. Abiadura edo biratzen ari den gailu baten irteera momentua aldatzeko erabiltzen da. Sistema gurpil pare bat baino gehiagoz osatuta badago, engranaje-tren deritzo.
Engranaje zuzenak momentua handitzeko edo txikitzeko erabiltzen dira; kontuan hartu behar da momentua handitzeak abiadura gutxitzen duela eta momentua txikitzeak abiadura handitzen duela.
Funtzionamendua
Engranaje eragilea norabide batean biratuko da. Biraketa hori, bigarren engranaje batekin kontaktuan egotean, kontrako noranzko mugimendua eragingo dio bigarren gurpilari. Irteera sarreraren norabide berean biratzea nahi bada, sarrerako gurpilaren eta irteerako gurpilaren artean "gurpil zoroa" izeneko hirugarren gurpil bat tartekatu behar da. Gurpil zoroaren helburua biraketaren noranzkoa alderantzikatzea da, ez da irteerako abiadura aldatzeko erabiltzen.
Transmisio-erlazioa
Hortz kopuru jakin bat duten bi engranaje zirkularren arteko transmisio-erlazioa honela adieraz daiteke:
- Z1: lehenengo engranajearen hortz kopurua.
- Z2: bigarren engranajearen hortz kopurua.
- ω1: lehenengo engranajearen biraketa-abiadura.
- ω2: bigarren engranajearen biraketa-abiadura.
Bi engranajeen arteko funtzionamendua egokia izateko modulu bera izan behar dute biek. Lehenik eta behin, modulua aukeratzea eta gero gurpil bakoitzaren hortz kopurua aukeratzea da ohikoena. Horrek, bi engranajeen diametroa kalkulatzea ahalbidetuko du.
- Z: engranajearen hortz kopurua.
- Dp: diametro primitiboa.
- M: modulua.
Abantailak
- Diseinatzeko eta fabrikatzeko errazak.
- Potentzia kopuru handia transmititzeko erabil daitezke.
- Abiadura-erlazio konstantea eta egonkorra.
- Eraginkorragoa da tamaina bereko engranaje helikoidal batekin alderatuta.
- Ez du bultzada axialik sortzen bere ardatzak paraleloak direlako.
Desabantailak
- Oso zaratatsuak dira abiadura handian funtzionatzean edo lubrifikazio ona ez dutenean.
- Bibrazioak sor ditzakete.
- Abiadura txikiko mekanismoetan erabiltzen dira.
- Ez du onartzen paraleloak ez diren ardatzen arteko potentzia-transferentziarik.
- Bere erresistentzia txikiagoa da beste engranaje mota batzuekin alderatuta.
Kanpo estekak
- "How Gears Work"
- http://www.metrication.com/engineering/gears.html
- https://en.wikipedia.org/wiki/Spur_gear
- http://www.motorex.com.pe/blog/que-es-un-engranaje-recto/