Engels (hiria)
Engels (errusieraz: Энгельс) mendebaldeko Errusian dagoen Saratov oblasteko portu-hiria da. Volga ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Saratov hiriaren aurrean; 1965etik zubi batek bi hiriak lotzen ditu[1]. 2010ean 202.419 biztanle zituen[2].
Engels Энгельс | |||
---|---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | |||
Saratov hiritik Engelsera daraman zubia Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Saratov oblasta | ||
Municipal district | Engelssky District | ||
Urban settlement in Russia | Engels | ||
Alkatea | Sergey Evgenievich Gorevsky (en) | ||
Izen ofiziala | Э́нгельс | ||
Jatorrizko izena | Энгельс | ||
Posta kodea | 413100 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°30′06″N 46°07′20″E | ||
Azalera | 121,06 km² | ||
Altuera | 20 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 225.752 (2017) −424 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.672,06 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1747 | ||
Telefono aurrizkia | 8453 | ||
Ordu eremua | UTC+04:00, UTC+03:00 eta Samarako ordua | ||
Hiri senidetuak | Wuppertal eta Txornobaivka | ||
http://www.engels.me/ |
Historia
Ukrainar kolonizatzaileek sortu zuten 1747an Pokrovskaya sloboda (errusieraz: Покровская слобода) izenarekin. Katalina Nagusiaren erregealdian, alemaniar kolonizatzaileak iritsi ziren. Garai hartan Kosakenstadt izena eman zioten. 1914an hiri estatusa eman zitzaion eta Pokrovsk (errusieraz: Покровск) berrizendatu zen. Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoaren hiriburu bilakatu zen 1924an, eta 1931ean Engels izena eman zitzaion, Friedrich Engelsen omenez.
Hiri honetan dago Engels-1a, Errusiako bonba-jaurtitzaileen base handiena eta aktiboena.
Erreferentziak
- Engels Global.britannica.com
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
Kanpo estekak
- (Errusieraz) Udalaren webgunea.