Engelbert Humperdinck
Engelbert Humperdinck (Siegburg, 1854ko irailaren 1a - Neustrelitz, 1921eko irailaren 27a) alemaniar musikagilea izan zen.
Engelbert Humperdinck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Siegburg, 1854ko irailaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Neustrelitz, 1921eko irailaren 27a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Südwestkirchhof Stahnsdorf (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) Gymnasium Theodorianum (en) |
Hezkuntza-maila | ohorezko doktorea |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Franz Lachner (en) Josef Rheinberger Otto Hieber (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, libretista eta musika-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Frankfurt University of Music and Performing Arts (en) Conservatori Superior de Música del Liceu (en) Hoch Conservatory (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
Piano lezioak jaso zituen eta zazpi urterekin konposatu zituen bere lehen lanak. Koloniako kontserbatorioan ikasi zuen eta Munichen beka bat jaso zuen. Napolin Richard Wagner ezagutu zuen eta Parsifal operaren ekoizpenean lagundu zion.
Italian, Frantzian eta Espainian ibili zen eta Bartzelonako Liceu kontserbatorioan eta Frankfurteko Hoch kontserbatorioan irakasle izan zen.
Bere lanik ezagunena Hänsel und Gretel opera da, 1893an estreinatua.
Lan hautatuak
- Die sieben Geißlein, 1895
- Königskinder, 1897, 1910
- Dornröschen, 1902
- Die Heirat wider Willen, 1905
- Bübchens Weihnachtstraum, 1906
- Die Marketenderin, 1914
- Gaudeamus: Szenen aus dem deutschen Studentenleben, 1919
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.