Enfield

Enfield (ingelesez: London Borough of Enfield) Londresko udalerrietako (borough) bat da, iparraldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 328.400 zituen 82,20 kilometro koadroko azaleran.

Enfield
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaNesil Caliskan (en) Itzuli
Posta kodeaEN, N eta E
Geografia
Koordenatuak51°39′17″N 0°04′47″W
Map
Azalera80.831 km²
MugakideakBarnet, Haringey, Waltham Forest, Broxbourne (en) Itzuli, Epping Forest barrutia, Waltham Holy Cross Urban District (en) Itzuli, Hertsmere (en) Itzuli eta Potters Bar Urban District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria333.869 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea4.130,46 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia01992, 020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
enfield.gov.uk

Historia

Erromatarren garaian Londreserako errepidean kokaturik zegoen asentamendu bat izan zela erakusten dute Edmonton inguruan egin diren indusketek.

790 urtean Merciako Offa erregeak St Albans abadiari eman zizkion lurrak. Daniarrek Ingalaterra ekialdea konkistatu zutenean Lea ibaiaren inguruan hainbat gotorleku eraiki zituzten. Normandiarren konkistaren ondoren Enfield eta Edmonton jadanik existitzen ziren, lehenak 400 biztanle zituen eta bigarrenak 300. Domesday liburuan Enfielden parkea bazela ere aipatzen da eta londrstarrak bertara ehizatzera etortzen zirela.

Enfield Town Middlesex konderriko baso zabalaren ertzean zegoen merkatu-herri bat zen, Londrestik egun bateko distantziara zegoena. Hiriburua zabalduz joan ahala Enfield industrializatu egin zen (batez ere armagintzan) eta ondoren suburbio erresidentziala bihurtu zen. Gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Southgate, Enfield eta Edmonton udalerriek bat egin zutenean.

Auzoak

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Bowes Park
  • Bulls Cross
  • Bush Hill Park
  • Clay Hill
  • Cockfosters
  • Crews Hill
  • Edmonton
  • Enfield Chase
  • Enfield Highway
  • Enfield Lock
  • Enfield Town
  • Enfield Wash
  • Forty Hill
  • Freezywater
  • Grange Park
  • Hadley Wood
  • Lower Edmonton
  • New Southgate
  • Oakwood
  • Palmers Green
  • Ponders End
  • Southgate
  • Upper Edmonton
  • Winchmore Hill


Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.