Eneritz Iturriagaetxebarria
Eneritz Iturriagaetxebarria Mazaga (Abadiño, Bizkaia, 1980ko irailaren 16a - ) euskal txirrindulari profesional ohia eta zuzendaria da. Bere palmaresa dela eta, Espainiako lasterkari onenetako bat izan da, sei txapelketa nazional metatu baitzituen, eta 10.a izatera iritsi baitzen 2006ko Italiako Giroan. 2012an txirrindulari profesional gisa utzi eta gero UCI Women's Continental Team Eneicat–RBH Global–Martín Villarako kirol-gida gisa egiten du lan, Espainia mailako talde garrantsitsuenetako batean. Ume txikiak ere entrenatzen ditu jaioterrian.[1][2][3] Iturriagak eta Humberto Gomezek 2023ko urtarrilaren 19an 23 urtez azpiko Abadiño Cycling Academia talde berria aurkeztu zuten.[4][5][6][7]
Eneritz Iturriagaetxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eneritz Iturriagaetxebarria Mazaga |
Jaiotza | Abadiño, 1980ko irailaren 16a (43 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Top Girls Fassa Bortolo (en) | 2006-2006 |
Selle Italia Ghezzi (en) | 2007-2007 |
Astana-Acca Due O | 2008-2010 |
Sopela Women's Team | 2011-2012 |
Let's Go Finland (en) | 2004-2004 |
Alfa Lum (en) | 2003-2003 |
Pragma Deia Colnago (en) | 2002-2002 |
Power Plate-Bik (en) | 2001-2001 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 57 kilogramo |
Altuera | 169 zentimetro |
eneritziturriaga.com | |
Durangaldeko Anboto astekarian kirolaz lotutako gaien iritzia ematen du Komunitatea atalean. [8]
Biografia
Txikitatik bizi izan du txirrindularitza etxean. Kirolen bat egin nahi izan zuenean, txirrindularitza mundua hurbil edukita, erraza egin zitzaion, mutil artean neska bakarretakoa bazen ere. Polito zebilenez, aurrera egitea pentsatu eta etxekoek ere animatu egin zuten. Espainia mailan erraza egin zitzaion, baina nazioartean ondo ibiltzeko lan handia egin behar izan zuen. 2001etik 2012ra ibili zen profesional mailan.[9] Sei txapelketa nazional metatu zituen, eta 10.a izatera iritsi zen 2006ko Italiako Giroan. Hala ere, etengabeko lesioak zirela eta, ezin izan zuen nazioartean nabarmendu posturen bat baino gehiago, hala nola Giroan aipatutakoa, edo garaipen puntualen bat. Parte hartze nabarmen hauexek izan ditu: 2004an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, errepide lasterketan hain zuzen ere. 2009an, berriz, Mediterranear Jokoetan. 2012an, Ibilbideko Munduko Txapelketa jokatu ondoren, agur esan zion txirrindularitzari profesional gisa.[9]
Kiroletik kanpo, El conquistador del fin del mundo reality saioan parte hartu zuen 2008. urtearen amaieran, eta 2009an eman zuten programa.[10]
Emakume-txirrindularitzaren garapena
10-15 bat emakume txirrindulari indartsu egotetik 80 bat egotera pasatu da. Ekipo profesionalak daude, besteak beste,Leonen egoitza duen eta Euskal Herrira ekarri nahi duen Eneicat–RBH Global zuzentzen duen taldea. Asko aurreratu bada ere, oraindik lan asko egin behar da eta ezin da mutilen taldeekin konparatu (ekonomikoki, txapelketak).
Helburu horrekin, jaioterrian, Abadiñon, astero entrenatzen du 6 urtetik 12 urtera arteko neska-mutilekin, bizikleta mundua ezagutu eta bidea errazago egiten laguntzeko.[2]
Txirrindulari-talde zuzendari lana
Eneritz Iturriagaetxebarria Eneicat taldearen zuzendaria da. Eneicat (Eneritz Iturriaga eta Dario Cataldo lagunaren izenetatik sortutako izena da eta Astanan du sorburua). Bihotzez egindako txirrindulari taldea da Eneicat Women Cycling Team. Nesken talde desberdina da. Neska guztiak Leongo egoitza batean bizi dira, bekak dituzte ikasketak egiteko, eta txirrindularitza amaitu ostean lan munduan sartzeko abantailak dituzte. Eneritz batez ere, bere txirrindulari sasoian sumatu zituen gabeziak hobetzen aritu da.
Helburu nagusia Eneicat euskaldun bihurtzea da, Euskadi Women bat, eta munduko 10 talderik onenen artean sartzea.[11]
Txirrindularitza eta umeen entrenatzaile lana
Txikitan, besteak beste, aitak eta osabak kontatutako gertaerak imajinatu eta amets egiten zuen. Gero berdina gertatu zaio seme-alabekin eta herriko gazteekin, baina protagonistak aldatuta, bera baita kontalaria. Egoera horrek animatuta, Abadiñon umeekin txirrindulari elkartea sortu eta entrenatzen aritzen da. Bizikletaren bidez talde izaera, berdintasuna eta beste hainbat balio lantzeko aukera dago familia giroan. Ilusio berezia egiten diete umeei neska profesionalek, haiek lasterketan ikustean zirrara berezia sentitzen baitute. Umeek ez ezik, berak ere, umetuta, umetako zirrara berpizten du.[3]
Abadiño Cycling Academia
23 urtez azpiko emakumeen taldea da. Iturriaga eta Humberto Gómez dira talde berriko sustatzaileak, urte batzuk lehenago UCI Women Team mailako Eneicat taldea sortu zutenak. Abadiñoko Udala proiektuko babesle dutela. 2023an Eneicat Leongo (Gaztela eta Leon) taldea da, baina etorkizunean Abadiñora ekarri gura dute. Proiektu "pertsonala" eta ilusioz betetakoa da Iturriaga abadiñarrarentzat.
2022an 4tik 14 urtera arteko umeei begirako Eneicat Abadiño eskola sortu zuten eta aurrera begira kadeteen eta juniorren taldeak sortzea dute helburu. Modu horretara, egitura berean umetatik nagusietara heltzeko katea osatuta, durangaldeko umeei bizikleta probatzeko aukera emateko eta gustatuz gero bertan jarraitzeko oinarriak eskaintzeko.
23 urtez azpiko talde berriak gazteetatik nagusietarako salto handia leuntzeko asmoa du. Iturriagaren iritziz ezin delako berdin eskatu 18 urteko bati edo 30eko bati. Bost txirrindularigaz eman diote hasiera taldeari: Olatz Camino, Euskaldun Torneoa irabazi zuen laudioarra; 2022an munduko txapelketan parte hartu zuten Almudena Morales eta Carolina Vega madrildarrak; ziklo-krosetik datorren Lidia Pinto asturiarra; eta 2022ko profesionaletan aritu zen Marta Rosillo gaztela-leondarra. Unean 18-19 urtekoak denak. Urtearen erdian Leire Azpitarte iurretarra gehituko zaie taldera, etorkizunean inguruko txirrindulariekin osatutako etxeko taldea izatea gura baitute.
2023an 30 bat probetan aritzeko asmoa dute,[12] besteak beste Euskaldun Torneoan eta Espainiako Kopan parte hartu nahi dute eta nazioarteko beste lasterketa batzuetan.[4]
Palmaresa
- Emakumeen Bira (2002an 2.a eta etapa 1 2003an)
- Espainiako Txirrindularitza Txapelketa (Errepidea) (2003)
- Espainiako Txirrindularitza Txapelketa (Erlojupekoa) (2002, 2005 eta 2006)
- Trophée d'Or (2008an etapa 1)
- Herbehereetako Itzulia (etapa 1 2004an)
- Espainiako Jazarpen Txapelketa (2007)
Taldeak
- Power Plate-Bik (2001-)
- Team 2002 Aurora-RSM (2003)
- Team Let’s Go Finland (2004)
- Orbea (2005)
- Top Girls Fassa Bortolo (2006)
- Nobili Rubinetterie Menikini (2007)
- Safi-Pasta Zara-Manhattan (2008)
- Safi-Pasta Zara (2009)
- Astana-Acca Due O (2008-2010)
- Sopela Women´s Team (2011-2012)
Errepideko palmaresa
- 2002
- Erlojuaren kontrako Espainiako txapelduna
- 2003
- Espainiako errepideko txapelduna
- Espainiako erlojuaren kontrako 2.a
- Durango-Durango Emakumeen Saria, 2.a
- 2004
- Holland Ladies Tour, 1 etapan irabazlea
- Tour d'Italie (erloju-kontrakoa, taldeka) 5. etapa
- Espainiako erlojupeko txapelketan 2.a
- 2005
- Erlojuaren kontrako Espainiako txapelduna
- 2006
- Erlojuaren kontrako Espainiako txapelduna
- Espainiako errepideko 2.a
- 2008
- Trophée d'Or, 1. etapa
- 2009
- Route de France, 3.a
- 2011
- Erlojuaren kontrako Espainiako txapelduna
Munduko txapelketa handietako sailkapen postua
Txapelketa urteak | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Tourra | - | - | 12 | 21 | 37 | 10 | - | 47 | 60 | - | - | - |
l'Aude Tourra | - | - | 12 | - | 55 | - | - | - | - | utzi | X | X |
Grande Boucle | 52 | 20 | 9 | X | - | - | 23 | 16 | 20 | X | X | X |
Munduko errutakoa | 37 | 32 | 30 | 15 | 61 | 49 | 72 | 56 | utzi | - | 25 | 35 |
Munduko erlojupekoa | - | - | - | - | - | 29 | - | 32 | 25 | - | 35 | - |
Munduko sailkapenak
Urtea | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 |
ZIU sailkapena | 52 | 44 | 107 | - | 332 |
Pistako palmaresa
Nazioko sailkapenak
- 2007
- Espainiako lasterketa-txapelduna puntutan
- Jazarpeneko 3.a
- 2009
- Espainiako taldekako txapelduna (Leire Olaberria eta Ane Usabiagarekin)
- Puntuetako karrerako 2. maila
Aintzatespenak
- 2022ko ekainaren 11n Gernika-Lumoko Aixerrotape Zikloturista elkarteak egin zion omenaldia emakumeen txirrindularitza sustatzeko egindako lanagatik eta izandako ibilbide luze eta oparoagatik. Dantzariaren Agurra, lore sorta eta txalo zaparrada jaso zuen. Oiz Erronka martxaren baitan egin zioten, proba hasieran eta Iturriagaetxebarriak berak distantzia erdiko proban hartu zuen parte.[13]
Erreferentziak
- «ENEICAT - RBH GLOBAL - MARTIN VILLA» web.archive.org 2021-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- «“Momentu txarrak pasatzen dituzu kirolean hastean, baina une horiek pasa behar dira gora igotzeko”» EITB 2022-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- «Egin dezatela amets -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-09).
- «23 urtez azpiko Abadiño Cycling Academia talde berria aurkeztu dute - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Gaztelaniaz) Doyle, K.. (2023-01-21). «Abadiño presenta su primer equipo ciclista femenino» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Gaztelaniaz) «Abadiño contará este año con su primer equipo ciclista femenino» durangon.com 2023-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Gaztelaniaz) LEGORBURU, JAVIER GARcíA. (2023-01-19). «La exolímpica Eneritz Iturriaga pone a rodar un equipo femenino sub'23 en Abadiño» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Eneritz Iturriaga - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- «Eneritz Iturriaga deja el ciclismo tras doce temporadas» www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- «ENERITZ ITURRIAGA Web Oficial - Palmarés» web.archive.org 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- «Eneicat, ametsa errealitate -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-09).
- (Gaztelaniaz) ««Terminé asqueada del profesionalismo y este proyecto es para la cantera» | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Eneritz Iturriaga omendu dute txirrindularitzan egindako ibilbide oparoagatik - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
Kanpo estekak
- Biba zuek saioa 2022-05-05 , Eneritz Iturriagaetxebarria
- Eneritz Iturriagaren fitxa (cqranking.com)
- Eneritz Iturriagaetxebarriaren fitxa (sitiociclismo.net)