Eneritz Borinaga
Eneritz Borinaga Zabala (Plentzia, Bizkaia, 1988ko otsailaren 24a) Euskal Herriko boxeolaria da.
Eneritz Borinaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Plentzia, 1988ko otsailaren 24a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Biografia
Futbolean jokatzen hasi zen eta San Ignacio eta Athletic B taldeetan erdilari postuan aritu zen.[1] Futbola utzi eta snowboardean hasi zen baina belaunean min hartu zuen eta hau ere utzi behar izan zuen. Orduan boxeoan hasi zen.[2] Minieuli pisuan jokatzen du eta 2017an Espainiako txapelduna izan zen.[3][4]
Palmaresa
- Espainiako boxeo txapelketa:
- Minieuli pisuan (1): 2017.
Erreferentziak
- «ENERITZ: Eneritz Borinaga Zabala (Centrocampista)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- all_powerful_Oz. «Eneritz Borinaga: "Indarrak agortzen zaizkizunean, estrategia da salba zaitzakeen bakarra"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- (Gaztelaniaz) «Eneritz Borinaga se proclama campeona de España minimosca. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- eldesmarque.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.