Eneritz Aranburu
Eneritz Aranburu Arrieta (Mallabia, Bizkaia, 1980ko uztailaren 11) abeslaria eta panderojolea da, Euskal Herriko eta Bizkaiko Trikitilari Gazteen lehiaketako txapeldun izandakoa.
Eneritz Aranburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mallabia, 1980ko uztailaren 11 (43 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
Biografia
Mallabiko Arandoño auzoko Bengo baserrian jaioa, herriko Learreta-Markina eskolan egin zituen bere lehen ikasketak.[1]
Ermuko Alboka Musika Eskolan soinu handia, akordeoia ikasteari ekin zion neskatotxoa zela eta gerora Mallabiko Trikitixa Eskolan, Adolfo Jainaga soinulariarekin panderoa ikasiaz jarraitu zuen. Hauxe izan zen aurrerantzean bere musika-tresnarik kuttunena.
19 urte zituen, Saltsa Maltsa taldearekin ezkontzetan eta erromeria txikietan joten hasi zenean, panderoari bere ahotsarekin ere lagunduz. Laster Arrikitau taldea osatu zuen beste bost herrikiderekin batera; Iñuziña baserriko kortan entseatzen zuten, etxeko behien murrusak, gitarra, perkusio, trikitixa eta panderoaren hotsekin nahaste melodiko ederrean.
Hainbat abesbatzetako partaide izandakoa da: Durangoko Bartolome Ertzillakoa, eta Mallabiko Mendibil eta Jasokundekoa hasiera-hasieratik.
Panderoak eta hainbeste maite duen kantuak gozamenerako beste bide batzuk ere zabaldu dizkio:
- Musikari legez lagundu izan ditu Eibarko Kezka eta Elgoibarko Haritz euskal dantzari taldeak
- 2010ean, Jasokunderekin EITBko Oh Happy Day! abesbatzen lehiaketan, non mallabitarrok bigarren sailkatu ziren, abestietako batzuetan bakarlari gisa aritu zen. Iratxe Uribelarrearen zuzendaritzapean, kantulagun izan zituen, besteak beste, Izaro Andres, Karmele Gisasola, Igone Amesti, Garazi Mugarza...
- 2017an, Jesus Guridiren El Caserío zartzuelaren antzezpenean hartu zuen parte Bilboko Orkestrak Euskaldunan eskainitako emanaldian, Igone Amesti ere tarteko.
- 2023an, Mallabiko eskolaren 50 urteurrenaren harira sortutako abesti eta bideoklipean, abeslaria izan zen bera, ikasle, ikasle-ohi, guraso eta Arrikitauko kide batzuen koro eta laguntza musikalarekin[1]
Mallabiko eta Ermuko Drogetenitturri aldizkariko kolaboratzaile izan zen ia 10 urtez, bere herriko historia eta istorioak batuta. AEKren Berbalagun egitasmoaren Mallabitarrok Egina ekimeneko antolatzaileetako bat da, hizlari lanetan ere jardundakoa ekintzetakoren batzuetan.[2]
Lanbidez Ingurugiro Kimikan eta Ingurugiro Osasun alorreko teknikaria da.
Sariak
- 1995ko irailaren 10ean Donostian ospatutako Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XIII. Lehiaketan txapeldun,15 urte zituela eta Oihane Valenciano soinulariarekin batera
- 1996ko Bizkaiko Trikitilari Gazteen IV. Lehiaketan txapeldun Oihane Valenciano bikote zuela eta 16n urte egin berri-berritan
Erreferentziak
- «[BIDEOA Mallabiko Learreta-Markina eskolak 50. urteurreneko bideoklipa aurkeztu du - Mallabia»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
- «Napoleonen kontra borrokatu zen Longa jeneralaren historia ezagutzeko aukera, Mallabitarrok Egina irteeran - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).