Enerhodar

Enerhodar (ukraineraz: Енергода́р; errusieraz: Энергодар) Ukrainako Zaporizhia Oblastaren ipar-mendebaldean kokaturiko hiri eta udalerri bat da, egun Errusiako Indar Armatuen kontrolpean dagoena.[1] Dnieper ibaiaren ezkerraldean dago kokaturik, Nikopol eta Txervonohryhorivkatik, Kakhovka Urtegiaren kontrako aldean. 2021eko estimazioen arabera, 52,887ko biztanleria du Enerhodarrek.

Enerhodar
Енергодар
Ukrainako eskualde garrantziko hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Zaporizhiako oblasta
Izen ofizialaЕнергодар
Jatorrizko izenaЕнергодар
Posta kodea71501–71504
Geografia
Koordenatuak47°29′56″N 34°39′21″E
Map
Azalera635 km²
Altuera29 m
Demografia
Biztanleria52.237 (2022ko urtarrilaren 1a)
−650 (2021)
Dentsitatea82,26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1970
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
en.gov.ua eta energodar.zapgov.ru

Hiria 1970eko ekainaren 12an sortu zen, Zaporizhiako Zentral Termikoa eraikitzeko eta zerbitzatzeko, Ukrainako DTEK konpainia elektrikoaren jabetzakoa dena. Zaporizhzhia Zentral Nuklearra, Europako zentral nuklearrik handiena, bertan eraiki zen ere 1980ko hamarkadan; hala, hiriko enpresaburu nagusiak bi zentral elektriko horiek dira.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Ukraine after 11th night of war: Mayor killed, towns taken, Moscow promises civilian corridors to Russia» Baltic News Network - News from Latvia, Lithuania, Estonia 2022-03-07.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.