Energiaren Euskal Erakundea

Energiaren Euskal Erakundea, gaztelaniazko izenaren EVE siglaz ezaguna, Euskal Autonomia Erkidegoaren energia agentzia da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari lotuta dagoena.

Energiaren Euskal Erakundea
MotaErakundea
SektoreaEnergia
Sorrera1982
EgoitzaBilbo
PresidenteaIñigo Ansola[1]
Webguneawww.eve.es

Bi helburu ditu:

  • Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniduraren bermeari, kostuen lehiakortasunari eta iraunkortasunari lotutako irizpideak aintzat hartuta.
  • Estrategietan ezarritako helburuak lortzen laguntzea eta sustapen lanak egitea.

Historia

1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, bestea bestea energia aurrezte eta efizientzia neurriak aztertzeko, energia berriztagarriak ikertzeko eta gas naturalaren industria garatzeko[2].

Energiaren ikerketa egiteaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko mapa-geologikoak ere ekoizten ditu[3].

Erreferentziak

  1. «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  2. «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  3. «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.