Eneko Saralegi
Eneko Saralegi Martinikorena (Errazkin, 1993ko otsailaren 12a) nafar aizkolaria da[1].
Eneko Saralegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errazkin, 1993ko otsailaren 12a (31 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Ibilbidea
Gaztetatik ibili izan da aizkora probatan. 2011n Gazte mailako Euskadiko txapelduna izan zen[2][3]. 2021ean Nafarroako binakako txapelketa irabazi zuen Jon Rekondorekin batera[4] eta bakarkakoan hirugarrena izan zen[5]. 2022an ere hirugarrena izan zen[6].
2022an Euskal Duatloian hirugarren egin zuen[7] eta 2023an txapelduna izan zen.
Palmaresa
- Euskal Duatloia
- txapeldun (1): 2023
- hirugarren (1): 2022
- Nafarroako Aizkolari Txapelketa:
- Bakarka (0): hirugarren 2021ean eta 2022an.
- Binaka (1): 2021
- Euskadiko Txapelketa (gazte mailan)
- Txapelduna (1): 2011
- Txapeldun ordea (1): 2010
Erreferentziak
- www.egursport.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- «Eneko Saralegi nagusitu da Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketan - Leitza» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- (Gaztelaniaz) «Eneko Saralegi, campeón de Euskadi de aizkolaris juveniles» El Diario Vasco 2011-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- «Jon Rekondo eta Eneko Saralegi Nafarroako txapeldun izan dira binakako aizkora txapelketan - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- «Iker Vicentek irabazi du Nafarroako aizkolari txapelketa» EITB 2021-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- «Iker Vicente, Nafarroako txapeldun zortzigarren aldiz» EITB 2022-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- «Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.