Albina Stardust
Albina Stardust (Burlata, Nafarroa Garaia, 1997) Eneko Garcia Jaurena drag artista eta aktibista trabestiak gorpuztutako pertsonaia da.
Albina Stardust | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burlata, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | drag queena, abeslaria, aurkezlea eta ekintzaile soziala |
Ibilbidea
2018 urtean sortu zuen Albina Sardust drag pertsonaia[1] LGTB festa baten ondoren[2]. Ordutik abestiak sortu, hainbat ikuskizun eman eta telebista saiotan parte hartu du.
Drag erreferentetzat ditu Divine (XX. mendeko drag aitzindaria), Lady Gaga, David Bowie, Donatella, Sussie Pussie eta Yogurinha Borova[2].
Itzulpengintza ikasketak egin zituen EHUn eta lanbidez ingelerako irakaslea da[3].
Ikuskizunak
- 2022 Lumak Drag Festival, Donatella Mani, Susie Pusie eta Euskal Herriko beste drag artista batzuekin batera[4].
Telebista
- 2021 ETB1 Ur Handitan saioan, bere bizipenei buruz[1].
- 2022 ETB1 Entzierroa, San Fermin jaietako erreportari gisa.
- 2022-Gaur egun ETB1 Biba zuek! saioan Albina Stardust bezala.
- 2022-Gaur egun ETB1 Piztu Telebista telebista ikusle gisa.
Abestiak
- 2021 Mírame
- 2021 Mírame euskera remix
- 2022 Tuti tuli, Yogurinha Borovarekin batera.
Erreferentziak
- «Lady Gagak asko lagundu dit; Albina da nire modua erakusteko munduari nor naizen» EITB 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- «Albina Stardust: "jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du"» ZUZEU 2021-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- «"Eszenatokian tanga jantzita ematen dudan mezua, kongresu batean ematen dena bezain garrantzitsua izan daiteke"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- (Gaztelaniaz) «LUMAK Travesti Fest» Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.