Eneko Atxa
Eneko Atxa Azurmendi (Zornotza, Bizkaia, 1977ko irailaren 14a) euskal sukaldaria da.
Eneko Atxa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eneko Atxa Azurmendi |
Jaiotza | Zornotza, 1977ko irailaren 14a (46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leioako Ostalaritza Eskola |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
azurmendi.restaurant |
5 Michelin izar ditu bere Azurmendi eta ENEKO jatetxeei esker[1] eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik ezaguna da.[2][3]
Biografia
Sukaldean kasualitatez hasi zela dio. “Ez da bokaziozkoa. Amak eta amonak kozinatzen zuten. Gure artean garrantzi handia zuen sukaldeak, hori baitzen etxeko epizentroa eta elkartzen ginen lekua”. Hala, eskuekin zerbait egin nahi zuela bazekien: “Zerbait artisau modura, baina beste kuriositate batzuk ere banituen”.[4]
Eneko Atxak 16 urterekin hasiko du bere ibilbide gastronomikoa Leioako Ostalaritza Eskolan (Bizkaia). Aldi berean, hainbat stage egingo du jatetxe desberdinetan, non euskal sukaldaritza tradizionala ikasi eta bere eragina jasoko duen. Ikasketa horien ondoren, jatetxe ezagunetarako bidea hartuko du, eta, apurka-apurka, sendotuz joango da bere nortasun eta estilo propioa.
Azurmendi jatetxea
2005ean, izen handiko jatetxeetan sukaldeburu izan ondoren, bere jatetxe propioa irekitzea erabakiko du: Azurmendi.[5]
2012an, Azurmendi jatetxeak 3 Michelin izarrak lortuko ditu. Aipamen horri esker, gainera, Espainiako hiru izardun sukaldari gazteenetariko bat bihurtuko da Eneko Atxa, 35 urterekin.[6]
Bere Azurmendi jatetxeak, hiru Michelin izar eta izar berde batekin sarituta dagoena,[7] bi aldiz jaso du Jatetxe jasangarrienaren saria, The World 's 50 Best zerrendaren eskutik.[8][9]
2016an JAKI(N) sortu zuen, ideien eta proiektuen egosle bat, Azurmendi jatetxean bertan kokatua dagoena. Proiektu bizia eta plataforma bat izan nahi duena, norberaren eta besteen ezagutzatik abiatuta mundu jasangarriago bat sortzen lagunduko nahi duena, pertsonekiko, ingurumenarekiko, osasunarekiko eta gizartearekiko konpromisoa hartu nahi duena.[10][11]
Sariak eta kritikak
- 2002: Egile sukaldaritzan Espainiako chef gazteenari Saria.[12]
- 2005: Azurmendi jatetxea ireki zuen Larrabetzun[13]
- 2007: Lehen Michelin izarra Azurmendirentzat.[14]
- 2010: Bigarren Michelin izarra Azurmendirentzat.[15]
- 2012: Azurmendi jatetxeak hirugarren Michelin izarra lortzen du.[6]
- 2014: Azurmendi jatetxerik jasangarriena izendatu zuen The World´s 50 Best Restaurants zerrendak.[16]
- 2015: Azurmendi Europako jatetxerik onena izendatu zuen Opinionated About Dinning (OAD) gidak[17] eta munduko hirugarren jatetxe onena Elite Traveller aldizkariak.[5]
- 2016: Eneko Atxak 2015eko Sukalde Buru Onenaren Gastronomia Sari Nazionala irabazi zuen eta European’s Young Leader taldea osatzeko aukeratu zuten.[18] Azurmendi munduko hamargarren jatetxe onena izendatu zuen TripAdvisor plataformak.[19] Jasangarritasunarekin konprometitutako ostalaritzako enpresaren sari nazionala jaso zuen Azurmendik, Espainiako Ostalaritzako Enpresen Federazioaren eskutik.[20] Unidad Editorial taldearen Fuera de Serie argitalpenak Eneko Atxa aukeratu zuen urteko pertsonai bezala gastronomia atarian.[21]
- 2017: Michelin izar bat jasotzen du bere ENEKO jatetxeak.[22] Azurmendi mundu mailako jatetxe onena izendatzen du Elite Traveller aldizkariak.[23] Eneko Atxak urteko enpresariaren saria lortzen du GQ-ren eskutik.[24]
- 2018: Azurmendi munduko jatetxerik jasangarriena izendatzen du The World’s 50 Best zerrendak.[8]
- 2019: Eneko Atxak Europako urteko sukaldariaren saria jasotzen du Madrid Fusionen.[25] The World’s 50 Best Restaurants zerrendak munduko 14. postuan kokatzen du.[26] Eneko Atxak 2018ko Gastronomia Osasuntsuaren Sari Nazionala jasotzen du.[27]
- 2020: ENEKO Lisboa jatetxeak lehen Michelin izarra jasotzen du.[28] Azurmendi eta ENEKO jatetxeak izar berde bana lortzen dute bere jasangarritasunarekiko konpromisoagatik.[9]
- 2021: Eneko Atxak Repsol Gidaren ‘Eguzki Jasangarria’ sari berria jasotzen du.[29] Azurmendik, Jasangarritasunaren saria jasotzen du Madrid Fusion-en eskutik.
- 2022: Eneko Atxak 2022ko ‘MadBlue Cinco Océanos’ saria jasotzen du jasangarritasunean egindako lanagatik.[30] Eneko Atxa, jasangarritasunaren saria lortzen du Gentleman aldizkariaren eskutik.[31] Azurmendik 10 urte jarraian betetzen ditu 3 Michelin izarrekin.[13]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Eneko Atxa, el chef 5 estrellas Michelin: "No se trata de aparecer en una lista, sino de convencer a tus clientes"» ELMUNDO 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
- «Eneko Atxa, uno de los cocineros más sostenibles del planeta» elasombrario.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
- (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2022-10-13). «Eneko Atxa: “No creo que sea más caro ser sostenible, creo que es una cuestión de hábitos"» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
- https://mantala.eus/eu/persona/eneko-atxa-azurmendi-2/
- «Eneko Atxa» Eneko Atxa (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Tercera estrella Michelin para Eneko Atxa, del restaurante Azurmendi» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-12-14). «Eneko Atxa consigue una estrella Michelin para su restaurante ENEKO Lisboa, que también obtiene una estrella Verde» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- (Gaztelaniaz) «Azurmendi: restaurante más sostenible del mundo por The World's 50 Best» Eneko Atxa 2018-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Eneko Atxa consigue una estrella Michelin para su restaurante ENEKO Lisboa, que también obtiene una estrella Verde» La Vanguardia 2020-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Así es el nuevo espacio Jaki(N) del chef Eneko Atxa» La Vanguardia 2017-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Gayo, Alberto. (2018-06-04). «Eneko Atxa: “Donde esté un buen huevo, una morcilla y un tocino bien guisado… Sexo puro”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- «Ganadores del VIII campeonato de España de alta cocina de autor para jóvens chefs» web.archive.org 2008-12-27 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- «Historia - Azurmendi» Azurmendi (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Eneko Atxa: «Mi cocina es un viaje, pero nada como las almejas de ama»» El Correo 2007-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Eneko Atxa, primer vizcaíno con dos estrellas Michelin» El Correo 2010-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2014-04-30). «Eneko Atxa, el cocinero más sostenible del mundo» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Azurmendi, el mejor restaurante de Europa según OAD» La Vanguardia 2015-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Eneko Atxa, premio Nacional de Gastronomía» Expansión.com 2016-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2016-10-26). «Martín Berasategui vuelve a ser nombrado mejor restaurante del mundo según los viajeros de TripAdvisor» Traveler (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «El restaurante Zuberoa, de Hilario Arbelaitz, galardonado en los Premios de Hostelería» El Diario Vasco 2016-10-17 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Así fue la entrega de premios Personaje del año 2016 de Fuera de Serie» Expansión.com 2016-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Méndez, Julián. (2017-11-22). «Eneko Atxa: «Es una estrella muy simbólica; hoy hace 10 años que nos dieron la primera»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «El Azurmendi, mejor restaurante del mundo para la revista Elite Traveller» El Correo 2017-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2017-11-16). «Hombres GQ del Año 2017: aquí están los premiados» GQ España (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Kayser, Belén. (2019-01-29). «Eneko Atxa, de Azurmendi, cocinero del año en Madrid Fusión» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Azurmendi elegido 14º mejor restaurante del mundo según The World’s 50 Best Restaurants - Azurmendi» Azurmendi 2019-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Elejabeitia, Guillermo. (2019-11-04). «El Premio Nacional de Gastronomía reconoce la labor de la periodista de EL CORREO Ana Vega» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Méndez, Julián. (2020-12-14). «Estrellas Michelin 2021: Eneko Atxa suma una nueva estrella Michelin con su restaurante de Lisboa» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Eneko Atxa, primer premio 'Sol Sostenible' Alimentos de España-Guía Repsol | Guía Repsol» REPSOL (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) Redacción. (2022-04-18). «Eneko Atxa, entre los Premios Madblue Cinco Océanos 2022» ORIGEN (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- (Gaztelaniaz) «Homenaje a la excelencia culinaria: así fue el I Foro Gastronómico Gentleman» Vozpópuli 2022-04-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
Kanpo estekak
- Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Elkarrizketa Argian
- Elkarrizketa Euskonews Gaztean