Ene Bada!
Ene Bada! Durangaldeko trikiti eta rock taldea izan zen, 1997an sortu eta 10 urtetako ibilbidea izan zuena.
Ene Bada! | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Durangaldea (Bizkaia) |
Musika mota | trikiti, rock, pop |
Urteak | 1997 - 2007 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak |
Taldekideak | |
Eneritz Gorrotxategi Edurtzeta Ania |
Ibilbidea
Trikia oinarritzat hartuta popa, rocka, reggaea, saltsa, cajun eta tex-mex moduko musikak ageri ziren lehenengo lan luzean. 1999an plazaratu zuten Ai Ene izenarekin.
Bigarrena hurrengo urtean atera zuten, Uretik izotzera, eta Fran Iturberen produkziopean egina izan zen. Diska honetan pop aldera jo zuten.
Beren ibilbidean nazioartean ere jo izan zuten hainbat herrialdetan, hala nola, Alemanian, Suitzan, Estatu Batuetan, Bretainian, Herbeheretan... Bai eta Katalunian eta Galizian ere. 2007ko azaroaren 24an Durangoko Plateruena aretoan eman zuten azken kontzertua.[1]
Diskografia
- Ai Ene (1999, Gaztelupeko Hotsak)
- Uretik izotzera (2000, Gaztelupeko Hotsak)
Kanpo estekak
- «Agur esateko jaia prestatu dabe azaroaren 24rako» Anboto.org 2007-11-22.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.