Endre Ady

Endre Ady (Érmindszent, 1877ko azaroaren 22a - Budapest, 1919ko urtarrilaren 27a) hungariar olerkari eta kazetaria izan zen. Askok XX. mendeko olerkari hungariarrik onena dela uste dute.

Endre Ady

(1908)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakdiósadi Ady András Endre
JaiotzaAdy Endre (en) Itzuli, 1877ko azaroaren 22a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest, 1919ko urtarrilaren 27a (41 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Espainiako gripea
Sifilia
Familia
Ezkontidea(k)Berta Boncza (en) Itzuli  (1915eko martxoaren 27a -  1919ko urtarrilaren 27a)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCalvinist College in Zilah (en) Itzuli
(1892 - 1896)
Q13389335 Itzuli
(1896 - 1897) : legal science (en) Itzuli
Eötvös Loránd University (en) Itzuli
(1897 - 1898) : legal science (en) Itzuli
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Nyugat (en) Itzuli
KidetzaFramazoneria
Mugimenduasymbolism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ida

IMDB: nm1480496 Musicbrainz: 9cc74b17-32ac-4393-bc0a-d8a101a8d9fa Discogs: 1342143 IMSLP: Category:Ady,_Endre Find a Grave: 9540 Edit the value on Wikidata

Eskola kalbinista batean ikasi zuen eta 1896an lehen poema argitaratu zuen. Ondoren, zuzenbide ikasketak utzi eta kazetari lanak egin zituen. Debrecen hiriaz nekatu zen eta bertako Oradea egunkarian lan egin zuen. 1904 eta 1911 artean hainbat aldiz bisitatu zuen Paris, eta bere azken bidaiatik bueltan Parisen lehorreratu zen.

Nyugat (Mendebaldea) literatur aldizkariko editorea izan zen. 1909tik tratamendu medikoa maiz jaso zuen sifiliaren ondorioz.

Gizarte-aurrerapenean zuen sinesmen sendoagatik eta bere garaiko Europako esperientziaren funtsezko gaiak poesian aztertzeagatik nabarmendu zen: maitasuna, denborazkotasuna, fedea, indibidualtasuna eta abertzaletasuna.

Lanak

  • Versek ("Olerkiak", 1899)
  • Még egyszer ("Berriro", 1903)
  • Új versek ("Olerki berriak", 1906)
  • Vér és arany ("Odola eta urrea", 1907)
  • Az Illés szekerén ("Eliasen gurdian", 1909)
  • Szeretném, ha szeretnének ("Maitatua izan nahi nuke" 1910)
  • A Minden-Titkok versei ("Sekretu guztien olerkiak", 1911)
  • A menekülő Élet ("Badoan bizitza", 1912)
  • Margita élni akar ("Margitak bizi nahi du", 1912)
  • A magunk szerelme ("Gure maitasuna", 1913)
  • Ki látott engem? ("Nork Ikusi hau?", 1914)
  • A halottak élén ("Leading the Dead", 1918)
  • Az utolsó hajók ("Azken itsasontziak", 1923)

Euskaratuak

  • Goxeko adikunea. 1935. Itzultzailea: Sabin Muniategi.
  • Emakumeak ertzean. 1936. Itzultzailea: Sabin Muniategi.
  • Etzun nadin. Oi oe. 1937. Itzultzailea: Sabin Muniategi.
  • Maitatua izatea nai nuke. 1966. Itzultzailea: Sabin Muniategi.
  • Gora jaurtitako arria. 1987. Itzultzailea: Sabin Muniategi.[1]

Erreferentziak

  1. «Ady, Endre» Bertso eta olerkien hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.