Endika Mogrobejo Ladrero
Endika Mogrobejo Ladrero (Bilbo, 1942ko martxoaren 2a) bizkaitar marrazkilaria eta argitaratzailea da. Bizkaiko genealogia eta armarriak aztertzeari ekin zion 1971. urtetik aurrera. Txistulari, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna, Kili-Kili, Agur, Deia eta La Gaceta del Norte aldizkarietan plazaratu ditu lan aipagarrienak. Bizkaiko herri askotako historia ere aztertu du (Getxo, Lemoa, Zeberio, Gatika, Igorre, Sopela, Gernika, Garai, Karrantza, Muskiz, Berriz, Mendexa, Amoroto, Jatabe...). Mogrobejorenak dira, halaber, Euskal Abizenen Itzerrozko Hiztegia (1982), Cuadernos de Genealogía y Heráldica (1986-1988), Euskadiko Armarriak eta Los Zuloaga, una dinastía de artistas obrak.
Endika Mogrobejo Ladrero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1942ko martxoaren 2a (82 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | marrazkilaria eta editorea |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.