Ender's Game

Ender's Game (euskaraz Enderren Jokoa, 1985) Orson Scott Carden eleberririk ezagunena da. Zientzia fikziozko bi sari garrantzitsuenak irabazi zituen, Nebula Saria 1985ean eta Hugo Saria 1986an. Eleberriaren jatorria Analog Magazinen argitaraturiko zientzia fikziozko ipuin bat izan zen, 1977an. Ipuinak Ignotus Saria irabazi zuen 1994an.

Ender's Game
Datuak
IdazleaOrson Scott Card (1985)
Argitaratze-data1985
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaEnder's Game
ArgitaletxeaTor Books (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BildumaEnderren saga
Orrialdeak324
ISBN0-312-93208-1
OCLC22909973
SariakIgnotus Saria, Nebula Saria, Hugo Saria

Ender's Game lau liburuko saga baten lehenengoa da, Enderren saga.

Istorioa

Geroan, gizateri osoa estralurtar arraza bortitz baten mehatxupean dago, intsektoreak (buggers, jatorrizko bertsioan). Andrew Wiggin (Ender) sei urteko adinarekin errekrutatzen dute Bataila Eskolan hezia izan dadin. Eskola honek talentu aparteko umeak hezten ditu euren haurtzarotik hurrengo guda zuzentzeko.

Komikia

Marvel argitaletxe amerikarrak eleberri ezagun honi buruzko komiki bat argitaratuko du. Chris Yostek idatziko du gidoia Orson Scott Carden gainbegiratzearekin. Marrazkilaria Pasqual Ferry katalana izango da.[1]

Zinema

2013an eleberri honetan oinarritutako izenburu berdineko Ender's Game filma estreinatu zen, bertan Asa Butterfield, Harrison Ford, Ben Kingsley, Viola Davis, Hailee Steinfeld eta Abigail Breslin aktoreek antzeztu zutelarik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.