Endaika Arraun Elkartea

Endaika Arraun Elkartea Hendaiako arraun taldea da. 1889an sortu zuten traineruz ibiltzeko.

Endaika Arraun Elkartea
Sorrera1889
HerriaEuskal Herria Hendaia, (Lapurdi)
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)          zuria eta beltza
Trainerua     Bixintxo
     Suhigaraixipi
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez
Webguneawww.endaika.net

Itsasoan Ondarraitz hondartzan, ibaian Bidasoan eta Txingudiko badian dabil.

Historia

Arraunketa Euskal Herriko herri kirola izan da antzinetik, ziur asko balearen ehizarekin lotua.

Baionan, zenbait arraun elkarte sortu ziren XIX. mendeko bukaeran eta XX. mendeko hasieran. Hendaiakoa garai hartakoa ere bada baina XX. mendeko gerretan desagertu zen. Aspaldi hartan zenbait garaipen sonatu izan zituzten Hendaiarrek Lapurdiko estropada zaharretan; L'Aventure izeneko traineru hendaiarra Baionan nagusitu zen 1867an, eta 1891ean Irundarren aurka irabazi zuten Hendaian jokaturiko desafioan.

1989tik aurrera, elkartea birsortu zuten. Hala ere, klubak ez zion antzinako traineruei ekin baizik eta modernoagoak ziren kayak edo kanoa bezalako diziplinei. Surfari eta windsurfari ere ekin zioten, dena Frantziako Federakuntzaren kontrolpean.

Tostako arraunean 1995ean Hendaiako Estropadan hartu zuen parte, baina denboraldi oso bakarra egin du, 1998koa, Hondarribiako harrobiko arraunlariekin trainerua osatu ondoren. 11 estropada jokatu zituen eta emaitzarik onena Koxtaperen Banderan lortu zuen, bosgarren postua hain zuzen ere. Kontxarako sailkapen estropadan 23. postuan amaitu zuen. Urte hartan iparraldeko bi traineru izan ziren uretan, bestea Ur Joko izan zen.

Emaitzak

  • Frantziako Txapelketa:
    • Zilarrezko domina (2006, Le Havre): Jessica Berra.
    • Zilarrezko domina (2007, Cazaubon): Jessica Berra, Floriane Garcia Bordeleko Emulation Nautique klubeko kidearekin batera.
    • Zilarrezko domina (2007, Saint-Malo): Jessica Berra, Rachel Jung, Sylvie Estonba, Maika Laborde eta Marga Zubieta.

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.