Encarnación Fuyola Miret

Encarnación Fuyola Miret (Huesca, 1907México Hiria, 1982) Espainiako Bigarren Errepublikako maistra eta Espainiako Alderdi Komunistako militantea izan zen, Mexikon erbesteratua hil arte.[1]

Encarnación Fuyola Miret
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEncarnación Fuyola Miret
JaiotzaHuesca, 1907ko irailaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko Hiria, 1982ko abenduaren 8a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, politikaria, itzultzailea eta zuzentzailea

Biografia

Bartzelonan ikasi zuen, eta, gero, Madrilen. Aita postako langilea izanik lanagatik lekualdatu baitzen familia Madrilera. Natur Zientziekin interesatuz hasi zen, geroago irakasle-ikasketak egin zituen, eta 1935ean lortu zuen irakasle-titulua. Ikasketak amaitu ondoren, Postako eta Irakasle Eskolako oposizioa egin zuen, eta bi oposizioak gainditu zituen 1933an. FETE- UGT sindikatuko militante gisa hasi zen irakasle lanetan, eta Alderdi Komunistak 1933ko hauteskundeetan aurkeztu zuen Huescan eta Zaragozan, nahiz eta ez zuten hautatu. Irene Lewy Rodríguezekin eta Lucía Barónekin batera, “Compañera!: emakume langileen organoa, hirikoa eta landakoa” sortu zuen.

1934an Gerraren eta Faxismoaren aurkako Emakumeen Mundu Biltzarrean parte hartu zuen. Parte-hartze politiko handia izan zuen, batez ere “biurteko beltzaren” gobernu erradikalen aurka, eta, horregatik, behin eta berriz atxilotu eta prozesatu zuten.[2] Dolores Ibarrurirekin lankidetzan aritu zen Pro infancia Obrera erakundean. Geroago, Emakume Antifaxisten Elkartea (AMA) izena hartu zuen, eta haren sortzaileetako bat izan zen eta idazkari nagusi. Emakumeak aldizkariaren administrazio-kontseiluan ere bazegoen, AMAren organo ofiziala baitzen. Aldizkariaren lehen zenbakia 1936ko otsailaren 15ean atera zen, Ibarruriren zuzendaritzapean.

Gerra zibila

1936an gerra piztu zenean, komandante-mailarekin borrokatu zen Madrilgo frontean, antolaketa eta informazio lanetan. 1937an, Emilia Elíasek ordeztu zuen AMAko idazkari gisa, eta Mujeres antifascistas, su trabajo y su organización idatzi zuen. Era berean, komunista presoen askapenean parte hartu zuen Alacanteko kontzentrazio-eremuetan. Luis Sendínekin ezkonduta egon zen. Sendin 1942ko urrian Madrilen fusilatu zuten Heriberto Quiñones eta Ángel Cardónekin batera.

Erbesteratzea Mexikon

Gerra zibila amaitu ondoren, Frantziara erbesteratu behar izan zuen Fuyolak, eta han Alderdi Komunista Frantsesak (PCF) Mexikora emigratzen lagundu zion. El Havre ontzian ontziratu zen, Veracruzeraino 1939ko azaroan; Zamorara joan zen (Mexikoko Michoacán estatuan), eta lau urtez bizi izan zen han. Zamoratik Mexiko Hirira igaro zen, eta han militante komunisten etxean kokatu zen, beste harreman batetik seme bat izan zuen.

Veracruzera iritsi eta urtebetera, Encarnación Martín Miret bezala erregistratu zen, benetako Encarnación Isabel Danilisa Fuyola Miret izena eman beharrean.

1943tik hil zen arte Mexikoko hiriburuan egin zuen lan estilo-zuzentzaile eta zenbait argitaletxetan frantsesezko itzultzaile gisa. Erbestetik PCErekin elkarlanean jarraitu zuen, PCEk Mexikon zuen Mundo Obrero eta España Popular organorako artikuluak idatzi eta zuzentzen. 1949an eta 1950ean Unión de Mujeres Españoles (UME) erakundeko idazkari eta presidente gisa agertu zen.[3]

Erreferentziak

  1. Sanz, María Poveda. (2021). «Encarnación Fuyola Miret: Profesora, feminista, antifascista y...exiliada» Mujeres en el exilio republicano de 1939: Homenaje a Josefina Cuesta, 2021, ISBN 978-84-7471-155-4, págs. 423-434 (Ministerio de la Presidencia, Relaciones con las Cortes y Memoria Democrática): 423–434. ISBN 978-84-7471-155-4. (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  2. Feminismos. Contribuciones desde la historia. Ángela Cenarro Lagunas. Prensas Universitarias de Zaragoza. 2015. Nº de páginas: 292 págs. ISBN 9788416272433
  3. FUYOLA MIRET, Encarnación – Parque de la Memoria. (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.