Enboskada
Enboskada 1997an Arrasaten sortu zen punk-oi! taldea zen.
Enboskada | |
---|---|
Enboskata taldearen kontzertua Arrasateko Uarkape frontoian. | |
Datuak | |
Jatorria | Arrasate (Gipuzkoa) |
Musika mota | Punk-Oi! |
Urteak | 1997 - 2009 |
Taldekideak | |
Josu Urtzi Mikel Asier Oxel | |
Informazio gehigarria | |
www.enboskada.com |
Taldekideak
- Oxel (ahotsa)
- Asier (gitarra)
- Mikel (gitarra)
- Urtzi (baxua)
- Josu (bateria)
Historia
Enboskada taldea 1997. urtean sortu zuten bost lagunek Arrasaten. Oxel (ahotsa), Asier (gitarra), Mikel (gitarra), Urtzi (baxua) eta Josu (bateria) dira taldekideak.
Arrasateko Gaztetxeko lokal batean egin zituzten lehenengo entseguak. Bertan, hainbat talderen bertsioak egiten hasi ziren (RIP, Eskorbuto, Decibelios, 4 Skins, The Opressed...). Lehenengo kontzertua Elgetako Panaderokua tabernan egin zuten Arrasateko Arkada Social, Harrikada eta Des-kontrolekin batera.
Bi lan dituzte kaleratuta. Bata Never Surrender taldearekin batera egindako Splita eta 2007an kaleratutako Zilegi al da? diskoa. 2009ko Martxoaren 28 Arrasateko 360. aretoan azkenengo kontzertua jo zuten.
Diskografia
- Never Surrender & Enboskada Split-CD (2005)
- Zilegi al da? 2008
Bildumak
- 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 (2008, Mondra Underground Sounds)
- Bardulia Sound, biniloan bakarrik (2008, Puzkarra Records)
- Hainbat ohe huts (2014)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.