Emmy Murphy
Emmy Murphy (1986ko irailaren 4a) estatubatuar matematikaria da, topologia sinplektikoan eta ukipen-geometrian aditua.[1]
Emmy Murphy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1986ko irailaren 4a (37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea 2012) Doktoretza Nevadako Unibertsitatea Renon 2007) Zientziatan graduatua |
Tesi zuzendaria | Yakov Eliashberg (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Kevin Sackel (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | akademikoa eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology Northwestern Unibertsitatea (2016 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Murphy matematikan graduatu zen 2007an Nevadako Unibertsitatean, Renon. Ondoren, matematikako doktoretza egiteari ekin zion Stanford Unibertsitatean.[1] 2012an doktoratu zen Loose Legendrian Embeddings in High Dimensional Contact Manifolds (itzulpena: Lotu gabeko legendrear inkrustrazioak dimentsio altuko ukipen barietatetan) izenburuko doktore-tesia aurkeztuta, Yakov Eliashbergen zuzendaritzapean.[2]
2014 eta 2017 bitartean Massachusetts Institute of Technologyko irakasle laguntzailea izan zen. 2016tik Northwestern Unibertsitatean egiten du lan irakasle laguntzaile.[1]
2019an New Horizons in Mathematics Prize 2020 saria eman zioten geometria sinplektiko eta ukipen-geometria arloei egindako ekarpenengatik.[3][4]
Sariak
- Matematiketako Emakumeen Aldeko Elkartearen Birman ikerketa saria topologian eta geometrian (2017)
- New Horizons in Mathematics Prize 2020 (2019)
Erreferentziak
- (Ingelesez) (pdf) Emmy Murphyren Curriculum Vitaea. 2016ko urriaren 3a (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
- (Ingelesez) The Mathematics Genealogy Project. Emmy Murphy. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
- (Gaztelaniaz) «Anuncio de los ganadores del premio Breakthrough Prize 2020 en Ciencias Biosanitarias, Física Fundamental y Matemáticas» Europa Press 2019ko irailaren 6a (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
- (Ingelesez) Breakthrough Prize. Laureates: Emmy Murphy. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 20a).