Emmanuelle Joly

Emmanuelle Joly Thomas (Paris, 1971ko ekainaren 2a -) surflari profesional lapurtarra da.

Emmanuelle Joly
Datu pertsonalak
JaiotzaEmmanuelle Joly
1971ko ekainaren 2a (52 urte)
Paris Frantzia
BizilekuaAngelu Euskal Herria
Altueracm
Pisuakg
Ibilbidea
SponsorrakOxbow, Oakley
Lorpen garrantzitsuenak6 aldiz Europako txapelduna

Historiako Euskal Herriko emakumezko surflaririk onena da. Frantses estatu mailan ere ezagunena eta txapelketarik gehien irabazi duena da. Bi eremu hauetan emakumezkoen surfaren aitzindarietakoa da.

Kirol ibilbidea

Emaitzak

Jakingarriak

Surfean aritzeko bere spot kutunak "etxekoak" direla dio: Angelukoak eta Lafitenia Bidarten.

Beti surfarekin lotuta, bere lanbidea kirol honetan entrenatzaile pertsonala izatea da. Kazetari lanak ere egiten ditu: Surfeuses Magazine aldizkarian artikulua egin ohi du eta liburu bat idatzi du.[1]

Bestelako kirol-abenturetan ere parte hartu du[2] eta behin baino gehiagotan munduari bira eman dio.

Angeluko udal politikan bere saiakera egina du: 2001eko udal hauteskundeetan 2008tik auzapeza den Jean Espilondoren zerrendan joan zen; orduan Espilondok ez zuen irabazi eta herriko etxea Robert Villenaveren zerrendak hartu zuen.

Anekdotarako, Villenaverekin Nathalie Tauziat tenislaria kontseilari atera zen.

Bi seme-alabaren ama da.

Bibliografia

  • Emmanuelle Joly, Vincent Biard (egileak) eta Sylvaine Cazenave (argazkiak): Surfeuses: à la conquête des vagues, Éditions Surf Session, Angelu, 2007ko ekaina; 132 or. Emakumezko surflariez.

Erreferentziak

  1. Ikus "Bibliografia"
  2. Ikus bere webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.