Emmanuel Nunes

Emmanuel Nunes (Lisboa, 1941eko abuztuaren 31 Paris, 2012ko irailaren 2a) 1964tik aurrera Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea izan zen.

Emmanuel Nunes
Bizitza
JaiotzaSão Sebastião da Pedreira (en) Itzuli eta Lisboa, 1941eko abuztuaren 31
Herrialdea Portugal
HeriotzaParisko 10. barrutia eta Paris, 2012ko irailaren 2a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Lisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
frantsesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Hochschule für Musik Freiburg (en) Itzuli  (1986 -  1992)
Parisko Kontserbatorioa  (1992 -  2006)
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0638421 Musicbrainz: c1adf4bd-cbbf-4ef6-b0a2-3bd74461fb85 Discogs: 212279 Allmusic: mn0002063997 Edit the value on Wikidata

Musika-ikasketak Lisboako Kontserbatorioan egin zituen lehenbizi, eta Parisen eta Darmstadten aritu zen gero. Karlheinz Stockhausen eta Henri Pousseurrekin egin zuen lan Kolonian. Nunesen lehenengo lanetan, idazketa polifoniko konplexua nabarmentzen da, gerra ondoko Europako abangoardiako estetikari asko zor diona: Graduak (1965), harizko hirukoterako; Purlieu (1970), harizko orkestrarako; Suaren eta itsasoaren letaniak II (1971). Nunesek adierazkortasun zakarra landu zuen, kontraste gogorrak eginez. Gertaera akustiko finenak kontuan hartzen dituzten partiturak landu zituen, eta maiz jatorri elektroakustikora jotzen dutenak, besteak beste, hauek: Ruf (1975-1977), orkestra eta elektronikarako; Wandlungen (1986), bost biribilketa hogeita bost tresnetarako eta elektronikarako; Quodlibet (1990-1991), hiru tresna-multzorako; Machina mundi (1991-1992), abesbatza, lau tresna bakarlari, orkestra eta elektronikarako. Alemaniako Friburgoko Kontserbatorioko konposizio-irakaslea izan zen, eta Europako musika gaztearen ordezkari nagusietako bat. 1992tik 2006ra, Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionaleko musika-konposizioko irakasle izan zen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.