Emmanuel Macron

Emmanuel Macron (Amiens, 1977ko abenduaren 21a) frantses politikaria eta Frantziako presidentea da. Garai batean, goi funtzionarioa eta finantza bankaria izan zen.

Emmanuel Macron

(2022)

Frantziako Errepublikako presidente

2017ko maiatzaren 14a -
François Hollande
Hautetsia: 2017ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak

Andorrako Printzekide Frantsesa

2017ko maiatzaren 14a -
François Hollande

1. Renaissanceko lehendakari

2016ko apirilaren 6a - 2017ko maiatzaren 8a
baliorik ez - Catherine Barbaroux
Ekonomia, Industria eta Arlo Digitalaren Ministroa

2014ko abuztuaren 26a - 2016ko abuztuaren 30a
Arnaud Montebourg - Michel Sapin
Frantses Errepublikaren Lehendakaritzako Idazkari Orokor Laguntzailea

2012ko maiatzaren 15a - 2014ko uztailaren 15a
Jean Castex - Laurence Boone
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmmanuel Jean-Michel Frédéric Macron
JaiotzaAmiens, 1977ko abenduaren 21a (46 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaEliseo jauregia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaJean-Michel Macron
AmaFrançoise Noguès
Ezkontidea(k)Brigitte Macron  (2007ko urriaren 20a -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLa Providence
Paris Nanterre Unibertsitatea
Henrike IV.a lizeoa
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
École nationale d'administration
(2002 - 2004)
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinbertsio bankaria, estatu-politikaria, goi-funtzionarioa eta politikaria
Altuera1,73 metro
Enplegatzailea(k)Rothschild & Cie  (2008 -  2012)
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Hazkundea Askatzeko Batzordea
Fundazio Frantses-Estatubatuarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa Renaissance
Frantziako Alderdi Sozialista
hautagai independente

en-marche.fr…
IMDB: nm6960621 Allocine: 840798 Metacritic: person/emmanuel-macron
Facebook: EmmanuelMacron Twitter: EmmanuelMacron Instagram: emmanuelmacron Telegram: emmanuelmacron LinkedIn: emmanuelmacron Youtube: UCFqGa9uitcB-fWyNZK2xImw TikTok: emmanuelmacron Flickr: emmanuelmacron Edit the value on Wikidata

ENAn lortu zuen titulua 2004an eta finantza inspektore postua 2008an, finantza bankari ibilbideari ekin aurretik, Rothschild & Cie konpainian. Frantziako Alderdi Sozialistako kide 2006 eta 2009 bitarte, 2012an François Hollande lehendakariaren kabineteko idazkari orokorraren laguntzaile izendatu zuten. Ondoren, 2014an, Ekonomia, Industria eta arlo digitalaren ministro izendatu zuten Manuel Vallsen bigarren gobernuan.[1]

2016ko apirilean, En marche ! mugimendua sortu zuen (euskaraz, Martxan!) eta lau hilabete geroago, ministro izateari utzi. Azaroaren 16an, 2017ko hauteskunde presidentzialetarako bere burua hautagai aurkeztu zuen. 2017ko apirilaren 23ko hauteskunde presidentzialen lehen itzulian, bozkatuena izan zen, bozen % 23,4 erdietsita[2] eta maiatzaren 7ko bigarren itzulian, garaile atera zen Marine Le Penekin izandako lehian, botoen % 66,1 eskuratuta: 20 milioi pertsona. Ordurako adierazia zuen eutsi egingo ziola politika neoliberalari.[3] 2017ko maiatzaren 14an François Hollanderen lekukoa hartu eta inoizko Frantziako presidente gazteena bihurtu zen.[4]

Édouard Philippe izendatu zuen lehen ministro, Errepublikanoen (LR) kide, bere alderdiak (LREM) 2017ko hauteskunde legegileak irabazi ondoren. 2020an, Jean Castex izendatu zuen lehen ministro, Édouard Philippe ordezkatuz. Haren agintaldia hainbat neurri eta gertaerak markatu dute: lan-kodearen erreforma, SNCFren erreforma-legea, Benalla auzia, Jaka Horien mugimendua, erretreten erreforma proiektua, klima larrialdia, COVID-19 pandemia, eta Ukrainaren inbasioak sortutako krisia.

2022ko hauteskunde presidentzialetan berriz hautatua izateko aurkeztu zen, eta bigarren itzulian Marine Le Penen aurka lehiatu zen berriz ere. "Fronte Errepublikano" ahulago bati esker, apirilaren 24an hauteskundeak irabazi zituen, botoen % 58,55 eskuratuta; horren ondorioz, birritan hautatua izan den V. Errepublikako lehen presidentea da.

Erreferentziak

  1. Emmanuel Macron | Gouvernement.fr. 2016-08-30 (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
  2. Berria.eus. «Macron eta Le Pen lehiatuko dira bigarren itzulian» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-04-24).
  3. Berria.eus. «Macron izanen da Frantziako Estatuko presidente berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-05-08).
  4. (Frantsesez) La passation des pouvoirs, une journée qui s’appuie sur l’usage et le protocole. (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.