Emir

Emirra (arabieraz: أمير; amīr, emakumezkoa: أميرة; amīrah; persieraz: امیر; euskaraz: "komandante", "jeneral" edo "printze") herri musulmanetan, aginte politiko edo militarra duen buruzagia da[1]. Arabiar munduan erabilitako noblezia titulu hau normalean xeke bat baino gehiagotzat hartzen badute ere, zenbait monarkiatan printzearen baliokidetzat hartu dute, "emirerria" printzerriaren baliokidea izanik.

Sher Ali Khan, Afganistango emirra, 1869an.

Bosnia-Herzegovinan eta Turkian gizonezkoen izena da, adibidez Emir Kusturica.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.