Emin Paxa
Emin Paxa (jaiotza izena: Isaak Eduard Schnitzer; bataio izena (1847 aldean): Eduard Carl Oscar Theodor Schnitzer, Opole, Silesia, 1840ko martxoaren 28a - Kanena, Kongoko Estatu Burujabea, 1892ko urriaren 23a) alemaniar bidaiaria eta kolonizatzailea izan zen.
Emin Paxa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isaak Eduard Schnitzer |
Jaiotza | Opole, 1840ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Otomandar Inperioa |
Heriotza | Kongoko Estatu Burujabea, 1892ko urriaren 23a (52 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, medikua, ornitologoa, zoologoa eta zoological collector (en) |
Lantokia(k) | Ekialdeko Afrika Alemana |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Alte Breslauer Burschenschaft der Raczeks (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa Luteranismoa islama |
Bizitza
Medikuntza-ikasketak egin zituen. Turkian jardun zuen Isamel Hakki paxaren zerbitzuan (1871). 1875ean Sudana jo zuen eta handik Egiptora igaro zen 1876an. Equatoria probintziako gobernari izendatu zuten 1878an. Mahdisten aurka borrokatu zen, beltzen salerosketa eragotzi zuen, eta boliaren merkataritza bultzatu zuen. Bertako biztanleek hil zuten, Aintzira Handien lurraldea Alemaniaren kontura ikertzen ari zen bidaia batean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emin Paxa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.