Emily Davison
Emily Wilding Davison (Blackheath, Londres, Ingalaterra, 1872ko urriaren 11 – Epsom, Surrey, Ingalaterra, 1913ko ekainaren 8a) suffragetten aldeko ekintzailea izan zen. [1]
Emily Davison | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Blackheath (en) , 1872ko urriaren 11 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Epsom (en) , 1913ko ekainaren 8a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Grave Of Emily Davison Approx 100 Yards North-West Of Church Of St Mary (en) St Mary's, High Church (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Holloway, University of London (en) Londresko Unibertsitatea Kensington Prep School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea eta irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa |
Bizitza
Bi ahizpa zituen, neba eta bere aitaren beste ezkontza batzuetako neba-ahizpa batzuk. Nerabezaroan, igeriketan eta txirrindularitzan aritu zen. 1981ean literatura ikasteko beka lortu zuen. Aita hil zenean, ikasketak utzi behar izan zituen. Hala ere, irakasle lana lortu zuen eta dirua aurreztu zuen, Biologia, Kimika eta Hizkuntza eta Literatura ikasi ahal izateko Oxfordeko San Hugh Ikastetxean. Nahiz eta garai hartan emakumeek ezin zuten titulu ofizialik lortu, bere kalifikazio bikainengatik ohore bereziak lortu zituen.[1][2]
Ekintzaile sufragista
1906an Davison Women's Social and Political Union (WSPU) erakundean sartu zen, hiru urte lehenago Emmeline Pankhurstek Suffragettes izenaz sortutako erakunde sufragistan: emakumeek botoa emateko eskubidearen alde borrokatu zirenez, erasoak jaso zituzten.
Espetxean
1912an, Davisonek sei hilabete eman zituen Londresko Holloway espetxean. Bertan, gose grebari ekin zion preso politikoak zirela aitortzeko. Torturatu zuten eta gehiegikeriekin amaitzeko, espetxeko balkoi batetik bota zuen bere burua. Kartzelan egon zen Westminster hirian postontziei su emateagatik eta, Lloyd George zelakoan, txakur katearekin elizgizon bati erasotzeagatik. [1][3]
Hipodromoan
Kartzelatik atera zenean, 1913ko ekainaren 4an, asteazkenez, Epsomgo hipodromoan zaldien azpira bota zuela bere burua dio bertsiorik hedatuenak; bada, aldiz, beste bertsio bat: Davisonek Derbytik itzultzeko tren txartel bat erosi zuelako frogak daude, gau horretarako dantzaldi baterako sarrera bat, eta ahizpari etxean bisita egiteko asmoa duen gutun batzuk. Horregatik, gertaera beste modu batez azal daiteke: hipodromoan zegoela, zaldiak igaro zirenean, pistara joan zen, batzuen ustez, sufragisten entseina astinarazteko, eta, beste batzuen aburuz, parte-hartzaileetako bati zintzilikatzeko. Baina kalkulu txar bat egin eta tropeleko azken zaldiak harrapatu zuen, hain zuzen ere, Jurgi V.a zen Anmer zaldiak. Davisonek zauri larriak izan zituen, eta lau egun geroago hil zen. 1928an, Emily Davison hil eta 15 urtera, lortu zuten emakume britainiarrek boto eskubidea.[4][5][2]
Zinema
- Suffragette (2015)
Iruditegia
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Raicevic, Tatiana. «Emily Wilding Davison, la primera “mala feminista”» El País Digital (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
- (Gaztelaniaz) Savater, Fernando. (2013-06-11). «Tribuna | El Derby de la sufragista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
- (Gaztelaniaz) «Flores sufragistas» 7K revista dominical 2016-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
- «Aldizkari Digitala: Sufragistak,» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
- «Emily Wilding Davison 1/8 -» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).