Emilio Vedova

Emilio Vedova (Venezia, Italia, 1919ko abuztuaren 9a - Ib., 2006ko urriaren 25a) margolaria izan zen.

Emilio Vedova

Bizitza
JaiotzaVenezia, 1919ko abuztuaren 9a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1919ko abuztuaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2006ko urriaren 25a)
HeriotzaVenezia, 2006ko urriaren 25a (87 urte)
Hobiratze lekuaVeneziako San Michele hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, marrazkilaria, artista grafikoa, litografoa eta partisanoa
Jasotako sariak
Genero artistikoaInformalism (en) Itzuli

Find a Grave: 25907704 Edit the value on Wikidata

Bere kasa ikasi zuen, eta 1942an bat egin zuen Milango Corrente taldeko pintore antifaxistekin: Birolli, Vittorini, Guttuso eta Morlottirekin. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian parte hartu zuen, eta 1943an bere bakarkako erakusketa egin zuen, Milango La Spiga e Corrente galerian. 1946an, Morlottirekin batera, Beste Gernika bat manifestua idatzi zuen eta Italiako Arte Fronte Berria taldearen sortzaileetako bat izan zen.

1948an Italiako Arte Abstraktua erakusketan parte hartu zuen, Erroman, bai eta Veneziako Biurtekoan ere, Fronte Berria taldearekin. 1951n bere lehen bakarkako erakusketa egin zuen Estatu Batuetan, New Yorkeko Catherine galerian. Vedovaren margotzeko era estatubatuar espresionista abstraktuena gogorarazten du, Pollock eta batez ere Klinerena. 1954an bakarkako erakusketa egin zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan, eta hurrengo urtean Kasseleko lehen Documentan parte hartu zuen. 1957an Nazioarteko Guggenheim Sariketa irabazi zuen. 1965ean Chicagoko Gaur Egungo Arte Institutuak atzera begirakoa eskaini zion, eta handik gutxira Oskar Kokoshkaren lekua hartu zuen Salzburgoko Internationale Sommerakademie für bildende Kunsten. Azkeneko urteetan Venezian irakasle aritu zen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.