Emilio Segrè
Emilio Gino Segrè (Tivoli, 1905eko otsailaren 1a - Lafayette, Kalifornia, 1989ko apirilaren 22a) italiar fisikaria izan zen. Teknezio eta astato elementu kimikoak aurkitu zituen, baita antiprotoia ere, protoiaren antipartikula. Aurkikuntza hauengatik 1959ko Fisikako Nobel saria jaso zuen, Owen Chamberlainekin partekatua. Segrè ingeniaritza ikasi zuen lehenengo Erroma La Sapienzako Unibertsitatean eta 1927an fisika ikasi zuen. 1936tik 1938ra Palermoko Unibertsitateko fisika laborategia zuzendu zuen. Mussoliniren lege antisemitek unibertsitatean jarraitzea galarazi zioten eta Estatu Batuetara emigratu zuen. 1943tik 1946ra Los Alamosko Laborategi Nazionalan lan egin zuen Manhattan proiektuan. 1944an Estatu Batuetako herritartasuna jaso zuen eta 1946tik Berkeleyn irakaslea izan zen.
Emilio Segrè | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tivoli, 1905eko otsailaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Italiako Erresuma (1905eko otsailaren 1a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1989ko apirilaren 22a) |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Lafayette (Kalifornia), 1989ko apirilaren 22a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elfriede Spiro (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Enrico Fermi |
Doktorego ikaslea(k) | Henry Stapp (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Palermo Erroma Berkeley (Kalifornia) eta Rio de Janeiro |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Erromako La Sapienza Unibertsitatea Palermoko Unibertsitatea Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala International Academy of the History of Science (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |