Emilio Campuzano
Emilio Campuzano y Abad de Caula (Santiago de Compostela, Galizia, 1850eko abuztuaren 16a – Bilbo, Bizkaia, 1938) bizkaitar ingeniari bat izan zen.
Emilio Campuzano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emilio Campuzano y Abad de Caula |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1850eko abuztuaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1938 (87/88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, militarra eta irakaslea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia |
1900. urtetik aurrera, Bilboko Arte eta Lanbideen Eskolan Geometriako, Estereometriako eta Marrazketako irakaslea izan zen; ikastetxe horretako zuzendari ere aritu zen. Bilboko lehenbiziko telefono instalakuntza lanak zuzendu zituen, eta hiri horretako Meatze Kapatazen Eskolako zuzendaria ere izan zen.
Gaur egun, Bilbon, Campuzano plazak eta Emilio Campuzano institutuak haren omenez dute izena.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.