Emilio Barberá Gillem
Emilio Barberá Gillem (Valentzia, Espainia, 1946ko otsailaren 14a) irakaslea eta ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izandakoa.
Emilio Barberá Gillem | |||||
---|---|---|---|---|---|
1986 - 1991 ← Gregorio Monreal - Juan José Goiriena de Gandarias →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Valentzia, 1946ko otsailaren 14a (78 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Bizitza
Valentziako Unibertsitatean egin zituen Medikuntza ikasketak. Unibertsitate berean, Giza Anatomiaren inguruko ikasketa bereziak egin zituen (1964) eta Patologien inguruko espezialitatea, berriz, Frankfurteko Unibertsitatean (1965-1966). Valentziara itzuli eta Hematologian espezializatu zen, bertako Unibertsitatean. Matematika eta Estatistika ikasketak ere egin zituen 1968an. Medikuntza-arloan lan-esperientzia izan du, 1970tik 1991. urtera bitartean.
Irakasle izan da hainbat Unibertsitatetan: Valladolidekoan (1980), Valentziakoan (1980-1981) eta EHUko Biologia Molekularraren Saileko zuzendaria izan da (1986-1991). Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat kargu izan ditu: errektoreorde (1983-1986) eta errektore (1986-1991). EHUko errektore izan zen bitartean, ustelkeria kasuak zirela eta, iskanbila franko bizi izan zituen; karguari uko egin zion 1990an, eta Valentziara itzuli zen. Estatu Batuetako hainbat Unibertsitatetako irakasle gonbidatua izan da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.