Emilio Altzugarai
Emilio Altzugarai Goikoetxea (Iruñea, 1880ko urriaren 5a - Tolosa Okzitania, 1944ko urtarrilaren 2a) nafar militarra izan zen, Espainiako Armadako koronel izandakoa.[1]
Emilio Altzugarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1880ko irailaren 5a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1944ko urtarrilaren 2a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Military Engineering of Guadalajara (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, arkitektoa eta military engineer (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Rifeko gerra Melillako gerra |
1909an Melillako Gerran parte hartu zuen, Otsoaren Amildegiko guduan hain zuzen ere. 1920an Muluya ibaira bidalita, hurrengo urtean Annualgo hondamendian izan zen eta armadatik bota zuten.[2]
Espainiako Bigarren Errepublikan bere kargua berreskuratu zuen. Gerra Zibila piztu zenean, armadara itzuli zen eta Madrilgo defentsan aritu ziren Euskal Milizia Antifaxistak (Milicias Vascas Antifascistas) zuzendu zituen.[3] Azaroan zauriturik, Bartzelonara joan zen.
Frantzian erbesteraturik, Perpinyan inguruan espiatzeari ekin zion ingelesen alde. Gestapok atxilotu eta bere konboia Frantziako Erresistentziak erasotua izan zenean hil zen.
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Emilio Alzugaray Goicoechea. .
- Salas Larrazábal, Ramón. Historia del Ejército Popular de la República. La Esfera de los Libros S.L. ISBN 84-9734-465-0..
- Alpert, Michael. (1989). El Ejército Republicano en la Guerra Civil. Madrid: Siglo XXI de España ISBN 84-3230-682-2..
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |