Emilio Aguinaldo
Emilio Aguinaldo (Cavite, 1869ko martxoaren 22a - Manila, 1964ko otsailaren 6a) Filipinetako politikaria izan zen. Filipinetako askatasunaren heroia.
Emilio Aguinaldo | |||
---|---|---|---|
1899ko urtarrilaren 23a - 1901eko apirilaren 1a - Manuel L. Quezon → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kawit, 1869ko martxoaren 22a | ||
Herrialdea | Filipinak | ||
Heriotza | Manila, 1964ko otsailaren 6a (94 urte) | ||
Hobiratze lekua | Aguinaldo Shrine (en) | ||
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Carlos Aguinaldo | ||
Ama | Trinidad Famy-Aguinaldo | ||
Ezkontidea(k) | Hilaria Aguinaldo (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Colegio El Porvenir, Madrid (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, autobiografialaria, militarra eta iraultzailea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | txinera | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa Philippine Independent Church (en) | ||
Alderdi politikoa | Katipunan | ||
Bizitza
Katipunan ezkutuko elkartea eratu zuen 1892an, eta espainolen kontrako matxinadan esku hartu zuen 1896an. Garaitua izanik, Hong Kongera erbesteratu behar izan zuen, eta amerikarrekin harremanetan sartu zen. Caviten amerikarrek eraso egitearekin batean, tagaloen altxamendu orokorra gertatu zen, eta handik zenbait hilabetetara espainolak egotziak izan ziren behin betiko. Amerikarrek ez zuten uhartediaren askatasuna ezagutu, eta Aguinaldok berriro ekin zion borrokari. Amerikarrek 1901ean atxilotu zuten. Bigarren Mundu Gerran Japoniaren aldeko gobernuan parte hartu baitzuen, 1945ean espetxeratu zuten berriro. Gerora, gobernuak errugabetzat jo, eta 1950ean Elpidio Quirinoren gobernuko partaide izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.