Emilie Martin
Emilie Norton Martin (Elizabeth, New Jersey, 1869ko abenduaren 30a - 1936ko otsailaren 8a) matematikari estatubatuarra eta Mount Holyoke College-ko matematika irakaslea izan zen.
Emilie Martin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elizabeth (New Jersey), 1869ko abenduaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | South Hadley (Massachusetts), 1936ko otsailaren 8a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Northwood Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bryn Mawr College Göttingengo Unibertsitatea 1901) Doktoretza |
Tesia | Q64869398 ![]() |
Tesi zuzendaria | Charlotte Scott (en) ![]() James Harkness (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Mount Holyoke College (1903 - 1935) |
![]() ![]() |
Biografia
Martinek Bryn Mawr College-n lortu zuen lizentziatura 1894an, matematika eta latina ikasiz. Bryn Mawr-en jarraitu zituen graduondoko ikasketak Charlotte Scotten zuzendaritzapean. 1897 eta 1898 bitartean Bryn Mawr-eko Mary E. Garrett beka erabili zuen Göttingengo Unibertsitatean ikasteko. [1] Göttingenen Martin eta Virginia Ragsdale Felix Kleinen eta David Hilberten hitzaldietara joan ziren. Bere izena eta tesiaren izenburua 1899ko hasierako programan inprimatu bazituzten ere, bere doktoregoa. ez zioten eman 1901. urtera arte, bere tesia argitaratu zen arte.
1903an Mount Holyoke Collegeko irakasle izan zen. Gerora irakasle elkartua eta gero irakasle titularra izen zen. Doktoretza lortu bazuen ere, horrek ez zuen azkartu irakasle izateko. Zortzi urte eman zituen irakasle gisa eta hamabost irakasle elkartu gisa. Hori ohikoa zen bere garaiko emakumeentzat, askotan katedra elkartua gainditu ezinik. Martinen ikerketak 15. graduko ordezkapen talde primitiboetan eta 18. graduko ordezkapen talde primitiboetan zentratu ziren. 1904an American Mathematical Society-ren buletinaren lehen hamar liburukien aurkibidea argitaratu zuen.
Martin Zientziaren Aurrerapenerako Estatu Batuetako Elkarteko, Estatu Batuetetako Matematika Elkarteko eta Amerikako Matematika Elkarteko kidea izan zen.
Erreferentziak
- Riddle, Larry. «Emilie Norton Martin» Biographies of Women in Mathematics (Anges Scott College).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Martin Matematikaren Genealogia Proiektuan
- (Ingelesez) Emakume Ikasleentzako Derrigorrezko Matematikari buruzkoa