Emilia Bernal
Emilia Bernal Agüero (Nuevitas,Camagüey, Kuba, 1884ko maiatzaren 8a – Washington, Estatu Batuak, 1964ko abenduaren 20a) poetisa kubatarra izan zen, eta beste genero batzuk ere landu zituen, hala nola saiakera, itzulpena eta nobela autobiografikoa.[1]
Emilia Bernal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nuevitas (en) , 1884ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Washington, 1964ko abenduaren 20a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak |
Bizitza
Nuevitasen (Camagüey probintzian) jaio eta hazi zen, ama maistra zuen herrian. 1895eko gerraren ondoren, familiak Santo Domingora emigratu behar izan zuen tarte labur batez, baina laster itzuli zen Kubara, Habanan bizitzera. Hainbat egunkaritan kolaboratuz hasi zen ezagutzera ematen. Bizitza gehiena atzerrian eman zuen, Amerikan eta Europan zehar bidaiatuz. Espainian, Ikasleen Egoitzatik igaro eta Granadara joan zen, Manuel de Falla ezagutu zuen lekura.[2] Mallorcako Llorenç Villalongarekin harremana izan zuen, bi idazleen arteko adin eta prestakuntza desberdintasunak islatzen zituzten lanak inspiratu zizkion.[3]
Bere izena daraman Fundazioak urtero ematen du «Emilia Bernal literatura saria».
Lanak
- Alma errante (1916)
- ¡Cómo los pájaros! (1922)
- Poesías inéditas (1922)
- Layka Froyka; el romance de cuando yo era niña (nobela autobiografikoa, 1925, 1931)
- Vida (poesía, 1925)
- Cuestiones cubanas (prosa, 1928)
- Exaltación (1928)
- Martí por sí mismo (prosa, 1934)
- Negro (poesía, 1934)
- América (1937)
- Ensayo sobre el problema de la raza negra en Cuba (saikera, 1937)
- Sentido (prosa, 1937)
- Sonetos (1937)
- Mallorca (poesia, 1938)
Erreferentziak
- Alonso, Nancy. (2018). Damas de social: intelectuales cubanas en la revista Social. ISBN 978-959-294-170-0. PMC 1042243325. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- Cuadernos Hispanoamericanos [Publicaciones periódicas. Nº 514-515, abril-mayo 1993.] Según Rafael Alberti, que es quien lo cuenta, D.ª Emilia escandalizó al muy religioso Manuel de Falla con un relato subido de tono.
- Vida i obra en la Casa Museu Llorenç Villalonga.
Kanpo estekak
- Diccionario de Cuba Literaria
- "Emilia Bernal Nuevitasen jaio zen", Hortensia Barranco Concepcioneren artikulua.
- Emilia Bernal Agüeroren argazkia