Emil Zátopek
Emil Zátopek (1922ko irailaren 19a, Kopřivnice, Txekoslovakia – 2000ko azaroaren 22a, Praga, Txekiar Errepublika), txekoslovakiar kirolari bat izan zen. Iraupen probetan espezialista, ospetsu egin zen 1948ko eta, batez ere, 1952ko Olinpiar Jokoetan. Bere indar eta erresistentziagatik nabarmendu zen, baita bere erritmoaren irmotasunagatik ere. Bertute horien ondorioz, Giza Tren-makina eta Txekiako Tren-makina goitizenak jarri zizkioten.
Emil Zátopek | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1951) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kopřivnice, 1922ko irailaren 19a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Txekoslovakia Txekia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | Txekiarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | txekiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Praga, 2000ko azaroaren 21a (78 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Rožnov pod Radhoštěm | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Dana Zátopková (1948ko urriaren 24a - 2000ko azaroaren 21a) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | txekiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta, career soldier (en) , lasterkaria, Olympic competitor (en) eta ofizierra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 68 kilogramo, 72 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gradua | Staff captain (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Txekoslovakiako Alderdi Komunista | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Emazte izan zuen Dana Zátopkováren jaiotzaren egun berean jaio zen. Oinetako fabrika batean lanean ari zela hasi zen atletismoan, lantegiko entrenatzaileak horretara behartuta, 1940an. Lau urte besterik ez zuen behar izan Txekoslovakiako errekorrak hausten hasteko. Urte hartan bertan, 1944an, Txekoslovakiako zortzi txapelketa irabazi zituen, 5.000 eta 10.000 metroko probetan. 1948ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen 10.000 metroko proban, eta zilarrezkoa 5.000koan. Bi urte geroago, Bruselako Europako txapelketan, bi probetan garaile izan zen. Baina Helsinkiko Olinpiar Jokoetan lortu zuen atletismoaren historiara pasatzea, astebetean, 5.000 metroko proba (emazteak xabalina jaurtiketako proba irabazi baino ordubete lehenago), 10.000 metroko proba eta maratoia irabazi baitzituen.
Ondoren Bernan (Suitzako) jokatu zen 1954ko Europako txapelketan parte hartu zuen: han, berriz ere, 10.000 metroko lasterketan garaile izan zen, eta 5.000 metrokoan brontzezko domina lortu zuen. 1956ko Olinpiar Jokoetan, Australiako Melbourne hirian, maratoiko proban seigarren izan zen. 1958an, Lasarteko Nazioarteko Krossean, amaitu zuen bere kirol karrera. Ordu arte, guztira 334 lasterketatan parte hartu zuen, horietatik 261etan irabazita, eta hainbat distantziatan munduko 18 errekor ezarrita.
Txekoslovakian heroi nazionaltzat zuten, eta koronel mailaraino igo zen. Hala ere, 1968an Pragako udaberria deritzon matxinadan Alexander Dubceki eman zion laguntzaren ondorioz, Alderdi Komunistatik eta Armadatik kanporatu zuten. Orduan, bere bizitzako garai ilun bat hasi zen. Bizirik irauteko, kale garbitzaile lan egin behar izan zuen. 1975ean damua agertu zuen, eta Zátopeken irudia neurri batean berrabildu zuen erregimen komunistak. 2000ko azaroak 22an hil zen, Pragan.
Ikus, gainera
- Atleta ezagunen zerrenda
Kanpo estekak