Emil František Burian
Emil František Burian (Pilsen, Txekoslovakia, 1904ko ekainaren 11 – Praga, Txekoslovakia, 1959ko abuztuaren 9a) Txekoslovakiako musikagile, idazle eta antzerki eta zinema-gidoilaria izan zen.
Emil František Burian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pilsen, 1904ko ekainaren 11 |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Txekoslovakia |
Heriotza | Praga, 1959ko abuztuaren 9a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Vyšehrad cemetery (en) |
Heriotza modua | : gastrointestinal system disease (en) |
Familia | |
Aita | Emil Burian |
Ezkontidea(k) | Zuzana Kočová (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Prague Conservatory (en) |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikagilea, theatrologist (en) , poeta, kazetaria, abeslaria, aktorea, antzerkigilea, dramagilea, antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, errealizadorea eta politikaria |
Lantokia(k) | Praga eta Brno |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Devětsil (en) D 34 (en) |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txekoslovakiako Alderdi Komunista |
|
Biografia
Era guztietako arte-moduak eta era guztietako antzerki-lanak egin zituen. Musikalari familia batean jaio zen, eta hemeretzi urte zituela bukatu zuen bere sei operetako lehena. Piscator eta Meyerhold musikagileen eskolakoa zen.
1934an antzoki bat zabaldu zuen, egile txekiar berrien lanak eta klasikoen moldapenak zabaltzeko. Antzezlan horietan dantza, filmak, kantuak, musika, proiekzioak, grabazioak eta abar erabiltzen ziren.
1941-1945 bitartean nazien kontzentrazio-esparru batean egon zen. Alderdi Komunistako kidea zen; parlamentari izan zen 1948an.
1954an Txekoslovakiako artista nazionala izendatu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.