Emgann
Emgann (bretainieraz "Borroka") 1981. urtean Bretainiako Askapen Frontearen adar gisa sortutako alderdi politiko bat da. 1532. urterarte zeuden bretainiar foruen berrezarpena eta independentismoaren aldekoa da, baita klaseen borroka eta europeismoaren aldekoa ere. Europako hainbat alderdiekin harreman estuak ditu, bereziki Herri Batasuna zena eta Sinn Féin alderdiekin. Bretainiako Askapen Frontea talde armatuaren adar politikotzat jo ohi da.
Emgann | |
---|---|
Sorrera | 1981 |
Desegitea | 2009 |
Egoitza nagusia | Guingamp |
Ideologia politikoa | Bretainiar nazionalismoa, ezker iraultzailea eta antikapitalismoa |
2009an Emganneko kideek Breizhistance mugimendua sortu zuten.
Kanpo estekak
- Emgann alderdiaren webgunea (Bretainieraz) (Frantsesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.