Emerentziana
Santa Emerentziana erromatar martiri kristaua izan zen.
Emerentziana | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, III. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Erroma, 304 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Hobiratze lekua | Sant'Agnese fuori le mura (en) ![]() |
Heriotza modua | : Harrikatzea |
Jarduerak | |
Jarduerak | catechumen (en) ![]() |
Santutegia | |
Urtarrilaren 23 | |
![]() ![]() |
Bizitza
Santa Ainesen kondairaren arabera, Emerentzianaren ama Ainesen inude eta zaintzailea zen[1].
Aines hil eta egun gutxira, Emerentziana, oraindik kristautasuna ikasten ari zen katekumenoa, haren hilobira joan zen otoitz egitera eta bat-batean paganoek eraso egin zioten. Kristau fedea eta Ainesekiko harremana aitortu zuen eta jendetzak harrikatu zuen. Beraz, Eliza Katolikoaren oinarrien arabera, odol bataioa egin zuela kontsidera daiteke[2].
Gurtza
Emerentzianaren kultua oso antzinakoa da, Jeronimo Estridongoa, Beda eta beste batzuen martirologiak egiaztatzen dutenez, baina haren heriotzaren data zehatza ere ezezaguna da[3]. Orain Santa Emerentziana eguna urtarrilaren 23an ospatzen da, baina Jeronimoren martirologioaren arabera, irailaren 16an ospatzen zen[2].
Neska gazte bat bezala irudikatzen da, harriak altzoan eta liliak eskuan dituena[1].
Santa Emerentzianaren hilobia Erromako Santa Aines elizan dago[4].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «St. Emerentiana of Rome» Antiochian Orthodox Christian Archdiocese of North America (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
- (Ingelesez) Kirsch, Johann Peter. (1909). «St. Emerentiana» The Catholic Encyclopedia. 5 New York: Robert Appleton Company (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
- (Ingelesez) «St Emerentiana, Virgin Martyr: Missa “Loquébar de testimóniis”» The Brighton Oratory 2017-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
- (Ingelesez) Farmer, David. (1996). Oxford Dictionary of Saints. Oxford University Press, 157 or..