Emanuella Carlbeck

Emanuella Ottiliana Carlbeck (Nårunga, Älvsborg, 1829ko abuztuaren 24a-1901ko irailaren 10a) pedagoga suediarra izan zen. Adimen-urritasuna zuten ikasleen irakaskuntzan aintzidaria izan zen, espezialista askoren ustez. 1866an, Göteborgen horrelako pertsonak atenditzeko lehen erakundea sortu zuen. Erakundean eskola eta egoitza zeuden.[1]

Emanuella Carlbeck

(1892)
Bizitza
JaiotzaNårunga church parish (en) Itzuli, 1829ko abuztuaren 24a
Herrialdea Suedia
HeriotzaMariestad, 1901eko irailaren 10a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa
Emanuella Carlbeck Copenhaguen, 1872an, egin zen pedagogoen batzar batean. Erdiko lerroan dago eserita, eskuinetik hasita lehenenegoa.

Biografia

Emanuella Carlbeck bikario baten alaba zen. Inoiz ez zen ezkondu. Hasiera batean etxe-irakasle gisa lan egin zuen. Adimen urritasuna zuen iloba izan zuen eta orduan mundu horretan murgiltzen hasi zen. Suedian, XIX. mendearen erdialdean, ez zegoen instituziorik horrelako pertsonak atenditzeko. Ondorioz, egoera horretan jaiotako haurrak familiek ezkutatzen zituzten etxean. Bere garaikidea zen Sophia Wilkens moduan, Emanuella Carlbeck gizarte erreformen alde lan egin zuten emakume bat izan zen.

1866an adimen urritasuna zuten haurrentzako lehen erakundea sortu zuen Göteborgen. Suedian horrelako lehen erakundetzat jotzen da nahiz eta zazpi urte lehenago Sophia Wilkensek antzeko bat sortu zuela jakin; Carlbeckena, ordea, herrialde horretan etorkizuneko erakunde guztien eredu bihurtuko zen. Erakundearen erabiltzaileak azkar handitu zen, azken buruan horrelako erakundea benetako berrikuntza baitzen. Hasiera batean ongintzako erakunde pribatua izan arren, 1871tik aurrera gobernuaren laguntza jasotzen hasi zen. 1885ean, azkenean, gobernuak hartu zuen bere gain erakundea. Hala ere, Carlbeckek zuzendari izaten jarraitu zuen.

Emanuella Carlbeck Suediako arreta instituzionalizatuaren sortzailetzat jotzen da.

Erreferentziak

  1. Från idiot till medborgare: de utvecklingsstördas historia (utgåva 1. uppl.)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.