Emakumezkoen Traineru Ligako 2020ko denboraldia
Emakumezkoen Traineru Ligako 2020ko denboraldia Euskotren Ligaren hamabigarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna bigarren aldiz jarraian[1].
Orio Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 12 estropada + 2 (play-off) |
Hasiera | 2020ko uztailaren 4a |
Amaiera | 2020ko irailaren 20a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Donostiarra |
Ohorezko tx. | Arraun Lagunak eta Hondarribia |
← 2019 |
2021 → |
Historia
Euskotren Liga berezia izan zen, COVID-19 pandemiak baldintzatu baitzuen erabat. Alde batetik ikuslerik gabe jokatu ziren estropadak, eta bestetik covid positiboekiko beldur handia izan zen, Euskotren Ligan Arraun Lagunakek bi estropada galdu zituen[2].
2019ko denboraldiko traineru berek jokatu zuten liga. Donostiarren artean Donostiarra izan zen lehiakorrena, hala ere Oriok aise irabazi zuen Liga. Uztailean Liga lehiatua izan bazen ere, tartean donostiarrek Orion lorturiko garaipena[3], abuztuan oriotarrek irabazi zituzten estropada guztiak.
Liga Coruñan hasi zen jardunaldi bikoitzeko banderarekin eta Zarautzen amaitu zen, hau ere bi jardunalditako bandera izanik. 12 estropada izan ziren guztira, aurreko denboraldietan baino bi gutxiago.
Estropadak
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | III B. Cidade da Coruña 1 | Coruña, Galizia | 2020-7-4 | Orio | |
2. | III B. Cidade da Coruña 2 | Coruña, Galizia | 2020-7-5 | Orio | |
3. | V Caixabank Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2020-7-11 | Orio | |
4. | IV Petronor Bandera | Zierbena, Bizkaia | 2020-7-12 | Donostiarra | |
5. | XII Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2020-7-18 | Orio | |
6. | VII Orio Kanpina B. | Orio, Gipuzkoa | 2020-7-19 | Donostiarra | |
7. | Bilboko II Bandera | Bilbo, Bizkaia | 2020-7-25 | Orio | |
8. | IX Euskotren Bandera | Lekeitio, Bizkaia | 2020-7-26 | Orio | |
9. | XII Mapfre Bandera | Hondarribia, Gipuzkoa | 2020-8-8 | Orio | |
10. | Ondarroako III Bandera | Ondarroa, Bizkaia | 2020-8-9 | Orio | |
11. | Zarauzko XII Ikurriña 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2020-8-15 | Orio | |
12. | Zarauzko XII Ikurriña 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2020-8-16 | Orio |
Sailkapena
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 46 | 8: Coruña (biak), Caixabank, Getxo, Bilbo, Lekeitio (Euskotren), Txingudi, Ondarroa, Zarautz (biak) |
2 | Donostiarra | Natalia Tubio | Torrekua I | 36 | 2: Petronor, Orio |
3 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 23 | |
4 | Hondarribia | Nerea Perez | Ama Guadalupekoa | 18 |
Play-offak
Hondarribiaren eta Tolosaldearen lehia estua espero zen. Lehenengo jardunaldian bien artean segundu eta erdiko diferentzia egon zen. Bigarren jardunaldian tolosarrek irteeran arazoa izan zuten estatxarekin eta 10 segunduko zigorra jaso zuten, igoerarako aukera guztiak galduz[4].
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Hondarribia | 7 | 4 | 3 | 2021eko Euskotren Liga |
2 | Hibaika | 6 | 2 | 4 | ETE Liga |
3 | Tolosaldea | 5 | 3 | 2 | |
4 | Cabo da Cruz | 2 | 1 | 1 | Galiziako Liga |
Patroirik onena
Nadeth Agirre oriotarra izan zen patroirik onena bigarren urtez.
# | Patroia | Puntuak |
---|---|---|
1 | Nadeth Agirre (Orio) | 21 |
2 | Natalia Tubío (Donostiarra) | 19 |
3 | Nerea Perez (Hondarribia) | 18 |
4 | Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) | 14 |
Erreferentziak
- «Bigarren urtez jarraian, Euskotren liga erdietsi du Oriok - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-08-16). «Apoteosis oriotarra en Zarautz en el adiós de la Liga Euskotren» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- «Donostiarra garaile, Orioko Banderan» EITB 2020-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- (Gaztelaniaz) «Sanción para Tolosaldea y Cabo por problemas en sus salidas» EITB 2020-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).