Emakumezkoen Euskal Herriko Aizkora Txapelketa

Emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa Euskal Herriko emakume aizkolarien artean jokatzen den txapelketa nagusia da.

Emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa
Kirolaaizkora proba
Sorrera2018
Eremua Euskal Herria
Tokiaaldakorra
Lana2 36 ontzako
2 45 ontzako
kanaerdiko bat
Garaipen gehienNerea Sorondo (3)
TxapeldunaNerea Arruti (2023)

Historia

2018an hasi zen jokatzen txapelketa. Lehenengo bi ekitaldietan hiru aizkolari izan ziren lehian. 2020ko ekitaldia ez zen jokatu COVID-19 pandemiak eragindako murrizketen erruz. 2021ean berrekin zitzaion txapelketari eta indar handia hartu zuen, izan ere sei aizkolari aritu baitziren lehian. Hiru ekitaldeitan Nerea Sorondo aizkolari beratarra izan zen txapelduna. 2022an zortzi izan ziren partehartzaileak eta Nerea Arruti nagusitu zen Nerea Sorondoren aurretik.

Beti ere, 2021ean emakumeen beste txapelketa bat jokatzen hasi zen, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia, Euskal Herriko Aizkolaritza Elkarteak antolaturik.[1]

Palmaresa

Urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
2018[2]Uztailaren 1aUsurbil2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko batNerea Sorondo (20’03”)Maika Ariztegi (24’24”)
2019[3]Ekainaren 30aMungia2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko batNerea Sorondo (17’03”)Irati Astondoa (17’39”)
2020 ez zen jokatu
2021[4] Urriaren 24a Mungia 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko bat Nerea Sorondo (15'41'') Laiene Pikabea (19'24'')
2022[5] Azaroaren 6a Mungia 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko bat Nerea Arruti (16'29'') Nerea Sorondo (18'10'')
2023[6] Azaroaren 15a Elgoibar 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta 2 kanaerdiko Nerea Arruti (17'59'') Nerea Sorondo (21'54'')

Garaipenak

AizkolariaGaraipenakUrteak
Nerea Sorondo32018, 2019, 2021
Nerea Arruti22022, 2023

Erreferentziak

  1. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala azaroaren 21ean izango da Bilbao Arenan. Naiz, 2021eko urriak 27, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  2. Nerea Sorondo beratarrak irabazi du emakumeen Euskadiko I. Aizkora txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2018ko uztailak 2, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
  3. Bigarrenez emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du Nerea Sorondo beratarrak. Ttipi-Ttapa, 2019ko uztailak 1, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
  4. Nerea Sorondo beratarrak irabazi du Euskal Herriko aizkora txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2021eko urriak 25, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  5. (Gaztelaniaz) N.G. (2022-11-06). «Nerea Arruti se proclama campeona de Euskadi» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-15). «Nerea Arrutik ez du parekorik izan Euskadiko Aizkora Txapelketako finalean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.