Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa
Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa (ofizialki Rugby Europe Women's Championship) Europako herrialdeetako emakumezkoen errugi selekzioen artean urtero jokatzen den errugbi txapelketa da.
Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa Women's XV European Championship | |
---|---|
Antolatzailea | Rugby Europe |
Sorrera | 1998 |
Eremua | Europa |
Taldeak | aldakorra |
Garaipen gehien | Espainia (10 Kopa) |
Txapelduna | Espainia (2023) |
Historia
Txapelketa irabazten duena Europako txapeldun kontsideratzen den arren Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa baino maila apalagoa du. Horregatik Frantzia eta Ingalaterra bezalako selekzioen B taldeak hartzen du parte txapelketan.
Lehenengo edizioa 1988an izan zen eta lau naziok hartu zuten parte, Frantziak, Ingalaterrak, Herbehereek eta Italiak. Bigarren edizioa 1995ean jokatu zen eta ordutik aurrera urtero jokatu izan da, 1998an ezik, urte hartan Munduko Txapelketa jokatu baitzen.
2012 artean FIRA Women's European Championship izena izan zuen, 2013an Munduko Txapelketarako kalifikazio txapelketa izan zen eta 2014tik aurrera Europako Kopa bihurtu da. 2014 eta 2015eko ekitaldietan Munduko Txapelketara sailkaturiko selekzioek ez zuten parte hartu. 2017an ez zen jokatu Munduko Txapelketa izateagatik.
Palmaresa
Urtea | Egoitza | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|---|
1988 | Frantzia | Frantzia | 8-6 | Erresuma Batua |
1989- 1994 | ez zen jokatu | |||
1995 | Italia | Espainia | 22-6 | Frantzia |
1996 | Espainia | Frantzia | 15-10 | Espainia |
1997 | Frantzia | Ingalaterra | 24-8 | Eskozia |
1998 | ez zen jokatu | |||
1999 | Italia | Frantzia | 13-5 | Espainia |
2000 | Espainia | Frantzia | 31-0 | Espainia |
2001 | Frantzia | Eskozia | 15-3 | Espainia |
2002 | Italia | Italia | 35-24 | Suedia |
2003 | Suedia | Espainia | 16-10 | Frantzia |
2004 | Frantzia | Frantzia | 8-6 | Ingalaterra |
2005 | Alemania | Italia | 22-3 | Herbehereak |
2006 | Italia | Italia | 28-7 | Herbehereak |
2007 | Espainia | Ingalaterra | 27-17 | Frantzia |
2008 | Herbehereak | Ingalaterra | 12-6 | Gales |
2009 | Suedia | Suedia | ligaxka | Eskozia |
2010 | Frantzia | Espainia | 31-13 | Italia |
2011 | Espainia | Ingalaterra | 5-3 | Espainia |
2012 | Italia | Ingalaterra | ligaxka | Frantzia |
2013 | Espainia | Espainia | ligaxka | Samoa |
2014¹ | ? | Herbehereak | 22-6 | Belgika |
2015¹ | ? | Belgika | 50-20 | Suitza |
2016 | Espainia | Espainia | ligaxka | Herbehereak |
2017 | ez zen jokatu | |||
2018 | Espainia | Espainia | 40-7 | Herbehereak |
2019 | Espainia | Espainia | 54-0 | Herbehereak |
2020² | Herbehereak, Espainia | Espainia | ligaxka | Errusia |
2021 | ez zen jokatu | |||
2022 | Espainia | ligaxka | Errusia | |
2023 | Espainia | ligaxka | Herbehereak |
- ¹ 2014 eta 2015 urteetan Selekzio onenek ez zuten parte hartu.
- ² 2020ko txapelketan lau selekziok hartu behar zuten parte eta 2020ko martxoan abiatu zen, baina COVID-19 pandemiaren erruz eten egin zen eta 2021eko otsailean amaitu zen. Alemaniako selekzioak ez zuen azkenean parte hartu.
Garaipenak
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Espainia | 10 | 1995, 2003, 2010, 2013, 2016, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023 |
Frantzia | 5 | 1988, 1996, 1999, 2000, 2004 |
Ingalaterra | 5 | 1997, 2007, 2008, 2011, 2012 |
Italia | 3 | 2002, 2005, 2006 |
Eskozia | 1 | 2001 |
Suedia | 1 | 2009 |
Herbehereak | 1 | 2014 |
Belgika | 1 | 2015 |